193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 2 orri.)
- EPUB (136 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4622
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 5ekoa, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agindu honi buruzko espediente baten dokumentazio-errekerimendua: Agindua, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Batasuna - NextGenerationEUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Beraz, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 10 eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskatutako dokumentazioa aurkezteko eta, horrela, espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko. Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe hori amaitzen denerako ez bada eskatutako dokumentazioa aurkeztu, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.
Interesdunek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aztertu ahal izango dute errekerimenduaren testu osoa.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.
Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendaria,
XABIER PATXI ARRIETA GOIRI.