193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4616
AGINDUA, 2023ko irailaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ukatzen baita Fundación José Matia Calvo izeneko fundazioak aurkeztutako eskabidea estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
2023ko apirilaren 20an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación José Matia Calvo izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Hasitako espedientean aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, atzeman da erabakitako aldaketa fundazioaren barne-araubideari buruzkoa dela, eta ez estatutu-testuari buruzkoa. Egintza hori ez da nahitaez inskribatu beharrekoa, eta ez du aldatzen aurretik egindako idazpenen edukia; beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 37. artikuluaren i) eta o) letretan xedatutakoaren arabera, ez dagokio inskribatzea.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ukatzea Fundación José Matia Calvo izeneko fundazioaren barne-araubideko erregelamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 18a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.