Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4615

479/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan hutsik uzten den Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Eremua) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

428/2023 Ebazpena, ekainaren 23koa, Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Eremua) lanpostua izendapen askez betetzeko.

Batzordeak aurkeztutako eskabideen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak plaza bete gabe utzi ahal izango du, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua hutsik uztea.

Bigarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko irailaren 25a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala