193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4613
795/2023 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Gaueko Gainbegirale Orokorra lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen, maiatzaren 3ko 337/2023 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Gaueko Gainbegirale Orokorra lanpostua, izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko ekainaren 8ko EHAA, 108 zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Gaueko Gainbegirale Orokorra lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena.- Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2023ko irailaren 21a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.