193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4612
478/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Margarita López Rey andreari Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Bakeako Osasun Zentroan, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak esleitzen zaizkion.
Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen, ekainaren 15ekoa 424/2023 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pazeko Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Margarita López Rey andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Bakeako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Margarita López Rey andreari esleitzea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Bakeako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.
Bigarrena.– Margarita López Rey andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2023ko irailaren 20etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunderi jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2023ko irailaren 25a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.