193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4610
1862/2023 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Sofía Astinza Iglesias andrea Pasai San Pedroko osasun-zentroko Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 5eko 618/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko ekainaren 22ko EHAA 118. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pasai San Pedroko anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko Burua lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin zen.
Batzordeak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Sofía Astinza Iglesias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pasai San Pedro anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko Buru izendatu behar da, izendapen aske bidez.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sofia Astinza Iglesias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pasai San Pedro anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko Burua izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko urriaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko irailaren 21a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa)
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.