192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4608
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpen bat, erregistroan baja ematekoa eta jarduerari bukaera emateko agindua ematekoa.
Aipatutako egintzaren jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozedurako interesdunak, eranskinean identifikatuta dagoenak, ebazpenaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatu eta bertan ageri diren dokumentuen kopiak eskuratzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, Donostia kalea 1, 8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz helbidera, edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara joz. Hona hemen horien helbideak:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»ren bitartez ere sar daiteke espedientearen edukira, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 25a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.