192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4602
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 28koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura batean izan den etendura kendu dela jakinarazteko dena.
Saiatu izan arren, ezin izan da jakinarazi Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak eranskinean azaltzen den lan-arloko zehapen-prozeduran egindako etendura kendu duela. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu –iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita– alegazioak aurkezteko, eta, epe horretan espedientea eskuragarri izango du Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7.a, 48011 - Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko irailaren 28a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.