192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4601
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpena, hasiera ematen diona Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa hausteari lotuta irekitako zehapen-espedienteari.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunari ohartarazten zaio 10 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak proposatzeko.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 27a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.