192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4599
EBAZPENA, 2023ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.
Ikusirik 2023. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindua.
Agindu horren 13. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta Kultura sailburuordearen ebazpen bidez, batzordekideak izendatuko dira eta horien osaera argitaratuko da.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak: Alberto Garcia jauna, Eli Fernandez andrea, Aitor Oñederra jauna eta Vera Wrana andrea.
Rafael Elizondo Saiz jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) jardungo du idazkari zereginetan.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.