192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4593
AGINDUA, 2023ko irailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, titulartasuna aldatzeagatik.
Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den «Hermanas Carmelitas Teresas de San Jose» erakundeak ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu eskabide hori.
Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, «Hermanas Carmelitas Teresas de San José» erakundeak izan du ikastetxe hori. 2023-2024 ikasturtetik aurrera, ordea, «Fundación Educativa Teresa Guash» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez dio zentroaren ohiko funtzionamenduari eragingo, eta Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistrora bidaliko da.
Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:
Kode-zenbakiak: 014809 (EAE) eta 48007326 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «San José».
Titularra: «Fundación Educativa Teresa Guash».
Helbidea: Santurtzi parkea 7.
Udalerria: Santurtzi.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate:
• 1 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 1 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 1 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Bosgarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion baimenaren aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Seigarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.