192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4592
AGINDUA, 2023ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023-2024 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntzak emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez, hiru dirulaguntza deitu ziren Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 7. artikuluan:
1.– Hautaketa-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak, eta erabakiko du nori esleitu laguntza. Kide hauek osatuko dute batzorde hori.
a) Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburua izango da.
b) Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak.
c) Bi aditu akademikok, gehienez ere, Cambridge-ko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak, Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak. Hautagaientzat espezialitate asko biltzen badira, alderdiek beste aditu bat proposa dezakete.
Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hurrengo pertsona hauek izendatzea, 2023-2024 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntzak emateko hautaketa-batzordeko kide:
– Adolfo Morais Ezquerro.
– David Ibbetson.
– Javier Alonso Aldama.
– Emilio Artacho.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.
3. artikulua.– Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-helegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.