Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4588

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea erakunde autonomoko Antolamendu eta Informatika Arloko Zuzendariorde Teknikoaren lanpostua (kodea: 1001) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialeko 117. zenbakian (2023ko urriaren 4koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpena argitaratzekoa da. Horren bidez, Antolamendu eta Informatika Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (1001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, eta baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu beharko dizkiote eskaerak hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean (San Prudentzio kalea 30, 1.– 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dituzte. Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita ere aurkez ditzakete. Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost egun balioduneko epea izango dute horretarako.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 28a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea,

ERNESTO SÁINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala