Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4587

AGINDUA, 2023ko irailaren 27koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

XEDATzen DUT:

Lehenengoa.– Ana Mª Reka Esparza andrea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Erakundearteko Harremanetarako aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5230; dotazioa: 8) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da, betiere.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 27a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala