191. zk., 2023ko urriaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4581
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak pertsonalki jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.