191. zk., 2023ko urriaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4578
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 5ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduak pertsonalki jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako lurralde historikoaren administrazio-unitatean (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori eta igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Interesdunek errekerimenduen testu osoa eskuragarri dute Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako lurralde historikoaren administrazio-unitatean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
Miren Irune Muguruza Mendarte.