Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2023ko urriaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4564

AGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako eta Maisu-maistren kidegoko Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuak deitzen dira).

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuak deitzen dira. Agindu horren 5.1 oinarriak xedatzen du hautaketa-prozesuetan parte hartzen dutenen hautaketa hautaketa-organoek egingo dutela. Organo horiek Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez izendatuko dira, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, epaimahaiei dagokienez, Hezkuntzako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu zuzenean. Era berean, salbuespen gisa, beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatu ahal izango zaie espezialitateko edo, hala badagokio, dagokion kidegoko funtzionarioak proposa ditzatela epaimahai horietan parte hartzeko, edo beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatu ahal izango dira.

Batzorde Barematzaileei dagokienez, 5.7.3 oinarriak adierazten du epaimahaiek Batzorde Barematzaileei eskuordetu ahal izango dietela etengabeko prestakuntzari, argitalpenei, eta proiektuei buruzko merezimenduen balorazioa. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako espezialitateetan dauden izangaien kopurua kontuan hartuta, balorazio hori Batzorde Barematzaileek egingo dute, eskuordetuta. 5.4 oinarriaren arabera, horiek honela eratuko dira: batzordeburua hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko du. Batzordekideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko uztailaren 21eko Ebazpeneko artikulu bakarrean xedatutakoarekin bat etorriz, 2023ko urriaren 15ean epaimahaikideak eta batzordekideak izendatzeko zozketa egin da, kontuan hartuta espezialitate bakoitzeko epaimahai berberek deialdiko bi prozesu motetan jardungo dutela.

Hori dela eta, hautaketa-organoen presidenteak eta kideak izendatzeko beharrezko jarduketak egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaera.

Bigarrena.– Agindu honen II. eranskinean argitaratzea Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako epaimahaien osaera. Epaimahai horiek ohiko lehiaketa-oposizio bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran jardungo dute.

Ohiko lehiaketa-oposizio bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Maisu-maistren kidegoko gainontzeko espezialitateetako epaimahaien osaera aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposiziorako I. eranskinean adierazitakoa bera da.

Hirugarrena.– Agindu honen III. eranskinean argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozesuetan jardungo duten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako espezialitateetako Batzorde Barematzaileen osaera. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da.

Laugarrena.– Epaimahaietako edo Batzorde Barematzaileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, haren ordez eranskinetan azaltzen den hurrenkeraren araberako ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Gainera, epaimahai bat baino gehiago duten espezialitateen kasuan, epaimahaian ordezko kideak egon arren epaimahaia bost kiderekin eratzea ezinezkoa bada, espezialitate bereko beste epaimahai batzuetako ordezko kideekin eratu ahal izango dira. Lehen epaimahaia bada, hurrengoen ordezkoengana joko da, agindu honetan argitaratutako epaimahaien ordenaren arabera, baldin eta eraketan jardun behar izan ez duten ordezko kideak geratu bazaizkie.

Lehen epaimahaia ez bada, espezialitateko lehen epaimahaiko ordezkoekin hasiko da, eta, hurrenez hurren, hurrengoekin jarraituko da, agindu honetan argitaratutako epaimahaien ordenaren arabera, betiere eraketan jardun behar izan ez duten ordezko kideak geratu badira.

Bosgarrena.– Aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu behar den espezialitateetan, hautaketa-batzordeak eratuko dira espezialitate bakoitzerako, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 5.3 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak hautaketa-batzorde gisa ere jardungo du, ondorio guztietarako.

Seigarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Hamar egun naturaleko epea izango da abstenitzea eskatzeko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errekusatu ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 24. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak gertatzen badira.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala