Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2023ko urriaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4560

1812/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Idoia Ortiz de Luzuriaga Hernández andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Alto Urolako Erakunde Sanitario Integratuko langileen zuzendari.

Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Alto Urolako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia, 2023ko uztailaren 31ko EHAAn (144. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 4ko 1309/2023 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta haren baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Idoia Ortiz De Luzuriaga Hernández andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Idoia Ortiz De Luzuriaga Hernández andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Alto Urolako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko irailaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala