191. zk., 2023ko urriaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4559
1807/2023 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari.
Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia, 2023ko uztailaren 31ko EHAAn (144. zk.) argitaratua, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 4ko 1308/2023 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko irailaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.