Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2023ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4546

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 287/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

2022ko uztailaren 14ko ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hautagai batek 287/2023 prozedura laburtua aurkeztu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 20ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin da 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan suhiltzaile kategorian (azpieskala operatiboa) sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2023ko uztailaren 13ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko irailaren 22a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala