Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2023ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4542

55/2023 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegiralea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegiralea lanpostuaren titularrak erretiroa hartu duenez hutsik geratuko da. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

b) Erizaintzako graduko edo unibertsitate-diploma titulua izatea, B1 lanbide taldekoa.

c) Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala B1 lanbide taldean (erizaina).

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza.

– Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboen ezagutzak.

– Karteleren planifikazioari buruzko ezagutzak.

– Esperientzia ospitalizatutako pazienteak zaintzen.

– Erizaintzako Unitateen kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza.

– Komunikazio-trebetasunei buruzko prestakuntza.

Lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

3.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiak bete eta dokumentatutako curriculum vitaerekin batera Gorlizko Langileen Zuzendaritzara (Urezarantza ibiltokia 1, 48630 Gorliz), bidali beharko dute.

Dokumentazio honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izateko izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi bezala egiaztatzea, baldin eta CV aplikazio informatiko korporatiboan jadanik egiaztatuta badaude, eta, beti ere, izangaiak bere eskabidean horrela adierazten badu.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabide baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inolaz ere ezin izango dira baloratu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaiera ematen dion ebazpena.

Honen bidez hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bitartez egingo da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko irailaren 21a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

M.ª CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala