Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2023ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4541

AGINDUA, 2023ko irailaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzako «Goi-kargudunaren Idazkaria» lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko abuztuaren 9ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko abuztuaren 25eko EHAA, 162. zk.), sail honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen. Horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari-lanposturako deialdia (Kodea: 520010; dotazioa: 195).

Bigarrena.– Agindu honek 2023ko irailaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 26a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala