Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4475

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen ordainsari osagarrien inguruko zenbait akordio jakinarazteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ordainsari osagarriei buruz 2022ko abenduaren 21ean eta 2023ko ekainaren 28an hartutako akordioak eranskinean zerrendaturiko irakasle-ikertzaileen ikastegietan aurrez aurre jakinarazten saiatu eta lortu ez ostean, iragarki hau argitaratzen da urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jendaurrean azaltzen da eranskinean zerrendaturiko interesdunek jakin dezaten, zeinak jakinarazpen indibidualtzat hartu beharko duten eta 15 egun balioduneko epea izango duten Kontseiluaren bulegoetan jasotzeko (Bilboko Cristo kaleko 1. zenbakia, 2. solairua, 4 departamentua).

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2023ko irailaren 15a.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala