Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4469

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 263/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

263/2023 prozedura laburtua. Bertan, zenbait errekurtsogilek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa eguneratu zen, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko. Kidego horretako hautaketa-prozedura 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez deitu zen, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 eta 3 zenbakiko Epaitegiek hurrenez hurren emandako 214/2022 eta 281/2022 epaiak betearazteko hautagaiak sartu ziren.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko irailaren 19a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala