Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4465

EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturako irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituen agindu-proiektua.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du agindu bat egitea, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kultura irakasteko gutxieneko curriculuma eta ordutegia finkatzeko.

Proiektu honen xedea da Gaztelania eta Literaturako, Euskara eta Literaturako eta Geografia eta Historiako irakaskuntzak ezartzea eta arautzea atzerriko hezkuntza-sistema bateko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan. Era berean, curriculumaren egokitzapen metodologikoa finkatu nahi du, baita irakasteko gutxieneko ordutegia, irakasleen ezaugarriak eta Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Lehen Hezkuntzako Gizarte Zientziak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia irakasgaien ebaluazioa ere.

Jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte, honako izapide hauek egin dira:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak –herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzkoak– ezartzen duena betez, arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita. Bertan, eragindako herritarren eta arauak eragiten dien eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteen iritzia jaso da, arauaren xedearekin lotura zuzena duten helburuei dagokienez.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak hasiera emateko agindua eman zuen 2023ko abuztuaren 1ean, martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatu zuen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 16. artikuluan emandako eskumenak baliatuz.

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2023ko uztailaren 10ean, izapidetzen ari den agindu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege honetan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.

Horretarako, jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzaren baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainiako hizkuntza eta kultura irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituen agindu-proiektua. Jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatu zuen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 16. artikuluan emandako eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzaren baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainiako hizkuntza eta kultura irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituen agindu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 18a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala