Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4464

EBAZPENA, 2023ko irailaren 1ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako hauentzako laguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera: Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazioak eta konfederazioak, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibak.

Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzako (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarteen federazio eta konfederazioentzako, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibentzako laguntzetarako deialdiaren 12. artikuluak (2023ko irailaren 1eko EHAA), prozedura arautzen duenak, ezartzen du Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak batzorde bat izendatuko duela, laguntzak esleitzeko proposamena egiteko, honako kide hauekin:

Ikastetxeen eta Batxilergoaren Plangintza Zerbitzuaren ordezkari bat, zeina batzordeburua izango baita.

Hezkuntzako hiru lurralde-ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutza bakoitzeko ordezkari bana.

Ikastetxeen eta Batxilergoaren Plangintza Zerbitzuaren ordezkari bat, zeina idazkaria izango baita.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emakida-proposamena egiteaz arduratuko diren organoen osaera.

Aurrekarietan jasotakoa dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honetan aipatutako deialdiaren 12. artikuluan jasotako ebaluazio-batzordearen osaeraren berri emango da:

Batzordeburua:

Eugenio Jiménez Ibáñez Ikastetxe eta Plangintzako zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

Batzordekideak:

– Maite Ortuzar Bilbao, Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutzaren ordezkaria.

– Teresa León Eguren, Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutzaren ordezkaria.

– Beatriz Iturrioz Agirre Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde Burutzaren ordezkaria.

Idazkaria:

Estibaliz Medina Sáenz, Ikastetxeen eta Batxilergoaren Plangintza Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea eratuta geratuko da da batzordeburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzen direnean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 1a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala