Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
4457

IRAGARKIA, Udaltzaingoko ofizialorde lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

2023ko uztailaren 14ko 136 zenbakia duen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko funtzionarioen plantillako Udaltzaingoko ofizialorde plaza bat oposizio-lehiaketa eta barne promozioko txanda bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Lanpostua Administrazio Bereziko Eskalakoa da, Zerbitzu Berezien Azpieskala, C1 sailkapen-taldea, 20. maila eta nahitaezkoa den 3. hizkuntza-eskakizuna.

Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun baliodunetan aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak udaleko ediktu-oholean eta webgunean ere ikusgai daude.

Amorebieta-Etxano, 2023ko abuztuaren 28a.

Jarduneko alkatea,

KOLDO BILBAO URIARTE.


Azterketa dokumentala