184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
AZKOITIKO UDALA
4431
IRAGARKIA, San Jose Egoitza Erakunde Autonomoa desegiteko erabakiari buruzkoa.
Azkoitiko Udalak 2023ko apirilaren 26an ohiko bilkura egin zuen eta gehiengo osoz onartu zuen San Jose Egoitza erakunde autonomoaren likidazio-kontua desegiteari eta onartzeari buruzko erabakia. Erabaki horrek honako puntu hauek zituen:
Lehenengoa.– San Jose Egoitza Erakunde Autonomoa desegitea onartzea.
Bigarrena.– San Jose Egoitza Erakunde Autonomoak 2023ko martxoaren 31n zuen ondarea, hau da, 205.657.73 euro, aurrerantzean Azkoitiko Udalaren jabetzakoa izango da.
Hirugarrena.– Azkoitiko Udalaren izenean inskribatzea 45.011,24 euroko hipoteka, San Jose Egoitza erakunde autonomoari aitortutako 9048 Beidezar 5 zenbakiko finkari dagokiona.
Araubide Juridikoaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.bis 3. artikuluan xedatutakoa betez, hartutako erabakia jendaurrean jarri da 20 eguneko epean, herritar interesdun orok egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
Epe horretan interesdunek Azkoitiko Udaleko Idazkaritza Sailean kontsultatu ahal izango dute espedientea. Zehazki, Azkoitiko Udaleko lehenengo solairuan, 08:00etatik 15:00etara (Herriko Plaza z/g, Azkoitia – 20720).
Azkoitia, 2023ko irailaren 15a.
Alkatea,
ANA AZKOITIA URTEAGA.