Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4429

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baitira Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak ostalaritza-laguntzen arloan emandako itzulketa-prozedurak hasteko erabakiak.

Aipatutako erabakiak pertsonalki jakinarazten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunek, eranskinean identifikatzen direnek, erabakiaren testu osora sartzea daukate, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, honako helbide honetan: Donostia kalea 1-8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daitezke. Hona hemen helbideak:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Legezko ohartarazpenak:

15 egun balioduneko epea dute espedientea hasteko erabakia ikusteko, eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala