Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4423

EBAZPENA, 2023ko irailaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Neiker-Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA enpresari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzeko dena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.

Dekretu horren itzalpean, Neiker-Instituto Vasco de Investigación y desarrollo agrario SA enpresak aurkeztutakoa eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Neiker-Instituto Vasco de Investigación y desarrollo agrario SA enpresari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, Neiker-Instituto Vasco de Investigación y desarrollo agrario SA enpresa aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 8a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala