Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4422

EBAZPENA, 2023ko irailaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, 2024-2025 ikasturtean ordezkoak kudeatzeko, prozesuan baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere, alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkoak, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkoa ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Iragartzea 2023ko irailaren 29an, 10:00etan, zozketa bat egingo dela Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan [Donostia-San Sebastian kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz)]. Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2024-2025 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkoen zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 14a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala