Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4420

EBAZPENA, 2023ko irailaren 12koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gara ditzaten dirulaguntzak ematekoa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez (2023ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.), EAEn ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

2023ko ekainaren 7ko Agindu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Dirulaguntza ematea Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako proiektu eta erakundeei.

2.– Dirulaguntza 2023ko ekainaren 7ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko da, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako dirulaguntzen zerrenda, informazio gisa, dirulaguntzak deitzen dituen aginduaren 15.4 artikuluan azaldutakoa beteaz.

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.

Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala