184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4419
EBAZPENA, 2023 ko irailaren 11koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, Arabako Lurralde Historikoan Gasteizko Mendiak (ES2110015) Garrantzia Komunitarioko Lekua (GKL) zabaltzeko proiektua jendaurrean jartzen duena.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, hasiera eman zaio Arabako Lurralde Historikoan Batasuneko Garrantzizko Lekua (BGL) (ES2110015) handitzeko prozedurari.
Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 58.1 artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean jartzeko eta administrazio publikoei eta gizarte-sektore interesdunei entzuteko epea ireki behar da, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Gasteizko Mendiak (ES2110015) Batasuneko Garrantzizko Lekua (BGL), Arabako Lurralde Historikoan kokatua, zabaltzeko espedientea jendaurrean jartzea, bi hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, dokumentazioa aztergai egongo da epe horretan, bai egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/web01-tramite/eu/contenidos/anuncio_otro/inf_1933660/eu_def/index.shtml), bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian:
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
Eusko Jaurlaritza.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.