184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (556 KB - 57 orri.)
- EPUB (548 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4418
AGINDUA, 2023ko irailaren 12koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako 2023ko dirulaguntza deialdiaren oinarriak.
Europar Batasunaren Arrantza Politika Erkidearen (APE) funtsezko helburuetako bat itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea da, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Hori horrela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak APEri buruzko arau-esparrua ezartzen du, baita haren eragin eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.
Beraz, APE berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (FEMP) buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan APE aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezarri ziren, baita Itsas Zuzenbideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne arrantzako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere, eta 33. eta 34. artikuluetan ezarri ziren arrantza jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteagatiko laguntzak.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren bidez, Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa (FEMPA) ezarri zen, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatu. Horrela, FEMPA ezarri zen 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arteko aldirako, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduak, FEMPA Erregelamenduak, funtsaren lehentasunak, aurrekontua, eta Batasunaren finantziazioa emateko arau bereziak finkatu zituen, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren arabera FEMPAri aplikagarriak zaizkion arau orokorrak osatuz.
Aipatzekoa da, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hautaketa irizpide batzuk argitaratu dituela Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren programako laguntzak emateko, 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduan (Finantza Erregelamendua), xedapen komunei buruzko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan, eta FEMPA Erregelamenduan adierazitakoaren ildotik, Batasunaren finantzaketaren aplikazioa ahal den onena izango dela bermatzeko.
Bestalde, agindu honetan ez dira deitzen arrantza jarduerak aldi baterako geldiarazteko laguntzak, horiek aparteko deialdi batean izapidetzen baitira, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2022ko azaroaren 4ko Ebazpenarekin bat, zeinaren bidez egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan duten tresna txikien erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa ezartzen baita (2023ko urtarrilaren 13ko EHAA, 9. zk.).
Horrela bada, agindu honen bitartez FEMPA Erregelamenduan araututako laguntzak eskatzeko epea zabaltzen da, Batasuneko Erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta derrigorrez aplikatzeko printzipioarekin bat, ez baitute transposiziorik behar estatu kideetan.
Honako hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legea; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoa, 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartua eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/2021eko-ekonomiaren-garapen-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/ webgunean argitaratua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia; eta azken horren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz –haren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskumena baitute– honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
2023. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea; oinarri horiek agindu honen I. eranskinean, II. eranskinean, III. eranskinean eta IV. eranskinean daude jasota.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorearentzako laguntza batzuen deialdia egitea 2023rako; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (FEMPA Erregelamendua) aurreikusita daude, zeinak Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen baitu 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko eperako eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen baitu.
2. artikulua.– Definizioak.
1.– Arrantza jarduera. Arraina bilatu, aparailua uretaratu, uretan askatu, atoian eraman edo altxatu, harrapakinak ontzira igo, ontziz aldatu, ontzian eraman, ontzian eraldatu, arrainak eta arrantzako produktuak lekualdatu, kaiolatu, gizendu eta lehorreratu.
2.– Akuikultura. Organismo urtarrak haztea edo kultibatzea, organismo horien ekoizpena inguruneko gaitasun naturalen gainetik handitzera bideratutako tekniken bidez; organismo horiek, hazkuntza edo kultibo-fase osoan eta biltzen diren unera arte, pertsona fisiko edo juridiko baten jabetzakoak dira.
3.– Armadoreak eta ontzien jabeak. Ontzi baten jabe erregistratua da, ez bada jabe erregistratua ez den pertsona fisiko edo juridiko batek osorik edo partzialki alokatu duela ontzia; kasu horretan, armadoretzat hartzen da ontziaren kudeaketa nautikoa bere gain hartu duen errentaria. Errentamenduaren kasuan, errentamendu-baldintzei eutsi beharko die aldi baterako etenaldiak irauten duen bitartean, eta ontziaren jabetzat hartu ahal izango da FEMPA Erregelamenduaren 21.5 artikuluaren ondorioetarako.
4.– Ontzi aktiboa. Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko edo behin betiko alta egoeran daudenak.
5.– Aholku batzordeak. Arrantza sektorea ordezkatzen duten erakundeek eta, hala dagokionean, akuikultura operadoreek, eraldaketa eta merkaturatze-sektoreetako ordezkariek eta APEren eraginpeko beste talde interesdun batzuek, hala nola ingurumen-erakundeek eta kontsumitzaileen elkarteek, osatuko dituzte.
Toki mailan, honako hauek hartuko dira aholku batzordetzat: lurraldeko arrantza kudeaketa parte-hartzaileko tokiko erakundeak, barnean hartzen dituztenak arrantza-administrazio eskuduna, arrantza sektore adierazgarria (batez ere kofradiak), eskualdeko arrantza sektorea bera, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta gizarte zibila, ezagutzan oinarritutako tokiko arrantza-kudeaketa diseinatzeko, ezartzeko eta jarraipena egiteko lankidetza-sare bat eratze aldera, plan sozioekonomikoak ere kontuan hartuta.
6.– Ekonomia urdin jasangarria. Merkatu bakar osoan, ozeanoekin, itsasoekin, kostaldeekin eta barne urekin zerikusia duten sektoreko eta sektore arteko jarduera ekonomiko guztiak, Batasuneko uharte eta ultraperiferiako eskualdeak eta kostarik gabeko herrialdeak barnean hartzen dituztenak, garatzeko bidean dauden sektoreak eta merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuak barne, epe luzeko ingurumen-, gizarte eta ekonomia-jasangarritasuna bermatzera zuzenduak, eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta, bereziki, 14. GJHarekin eta Batasuneko ingurumen legeriarekin koherenteak direnak.
7.– Lehorreratze lekua. Itsas portuez bestelako leku bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/352 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 16. apartatuan definitzen den bezala, estatu kide batek ofizialki aitortua, jabeak soilik erabiltzen ez duena, eta batez ere itsasbazterreko artisau-arrantzako ontziak lehorreratzeko erabiltzen dena.
8.– Eragiketa. a) Kasuan kasuko programen esparruan hautatutako proiektu, kontratu, ekintza edo proiektu-multzo bat; b) Finantza-tresnen testuinguruan, programa batek finantza-tresna bati egiten dion ekarpena eta finantza-tresna horrek azken hartzaileei ematen dien ondorengo finantza-laguntza.
9.– Eragiketa amaitua. Fisikoki osatu dena edo osorik gauzatu dena, onuradunek hari lotutako ordainketa guztiak ordaindu dituztela eta dagokion kontribuzio publikoa jaso dutena.
10.– Sektoreko operadoreak. Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko, eraldatzeko, merkaturatzeko, banatzeko edo txikizka saltzeko edozein faseri lotutako jarduera bat egiten duen enpresa bat ustiatzen duen edo daukan pertsona fisikoa edo juridikoa.
11.– Itsasbazterreko artisau-arrantza. Honako hauek egiten dituzten arrantza jarduerak dira:
a) 12 metro baino luzera txikiagoko itsas arrantzako edo barne arrantzako ontziak, Kontseiluaren 1967/2006 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluko 1. puntuan aipatutako arraste-arrantzako tresnak erabiltzen ez dituztenak;
b) oinezko arrantzaleak, itsaski-biltzaileak barne.
12.– Tripulatzaileak. Arrantza-ontzietan eta horien ontzi laguntzaileetan zerbitzu profesionalak ematen dituzten ontziratutako eta erroldatutako langile guztiak.
3. artikulua.– Lehentasunak.
FEMPAk APE eta Batasunaren itsas politika aplikatzen lagunduko du, eta lehentasun hauek izango ditu:
1.– Arrantza jasangarria eta uretako baliabide biologikoen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea.
2.– Akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz.
3.– Ekonomia urdin jasangarria ahalbidetzea kostaldeko eskualdeetan, uharteetan eta barnealdean, eta arrantza eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea.
4.– Ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea, eta itsasoak eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen ahalbidetzea.
FEMPAren esparruko laguntzak ingurumen-helburuak lortzen, klima aldaketa arintzen eta Europar Batasuna horretara egokitzen lagunduko du.
4. artikulua.– Eskaerak ez onartzea.
1.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza eskaerak, baldin eta agintaritza eskudunak egiaztatu badu:
a) Arau-hauste astunak egin dituztela, Kontseiluaren 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 42. artikuluaren edo 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 90. artikuluaren arabera, edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak APEren esparruan onartutako beste legegintzako egintza batzuen arabera.
b) 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 40. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartuta dagoen arrantza-ontzi baten edo erregelamendu horren 33. artikuluan ezarritakoaren arabera hirugarren herrialde ez-kooperatzailetzat jotzen diren herrialdeetako bandera duen ontzi baten ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan esku hartu izana.
c) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/99/EE Zuzentarauaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritako ingurumen-delituren bat egin izana, laguntza eskaera FEMPA Erregelamenduaren 27. artikuluaren arabera aurkezten den kasuetan.
2.– Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den egoeraren bat laguntza eskaera aurkezten denetik azken ordainketa egin eta hurrengo bost urtera bitartean gertatzen bada, operadorearengandik berreskuratuko da FEMPAk eskaera horri erantzunez emandako laguntza, FEMPA Erregelamenduaren 44. artikuluaren eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 103. artikuluaren arabera.
3.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza eskaerak, baldin eta dagokion agintaritza eskudunak behin betiko ebazpen bidez, iruzurra egin dutela ebatzi badu, 2017/1371 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluan zehazten den moduan, FEMPen edo FEMPAren testuinguruan.
4.– FEMPAren esparruan laguntza eskaera bat aurkezten duten operadoreek sinatutako adierazpen bat aurkeztuko dute, artikulu honen 1. eta 3. apartatuetan zerrendatutako egoeretako batean ere ez daudela baieztatzeko. Administrazioak adierazpenaren egiazkotasuna egiaztatuko du eskaera onartu aurretik, 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 93. artikuluan aipatzen diren arau-hausteei buruzko erregistro nazionaletan eskuragarri dagoen informazioaren arabera, edo eskuragarri dagoen beste edozein daturen arabera.
5. artikulua.– Diruz lagundu ezin diren eragiketak edo gastuak.
FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eragiketa edo gastu hauek ezin izango dute FEMPAren konturako laguntzarik jaso:
1.– Arrantza-ontzi baten arrantza ahalmena handitzen duten eragiketak, FEMPA Erregelamenduaren 19. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
2.– Arraina detektatzeko arrantza-ontzi baten gaitasuna handitzen duten ekipoak erostea.
3.– Arrantza-ontziak eraikitzea eta eskuratzea edo arrantza-ontziak inportatzea, FEMPA Erregelamenduaren 17. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
4.– Arrantza-ontziak hirugarren herrialdeetara transferitzea edo hirugarren herrialdeetako banderapean jartzea, baita hirugarren herrialdeetako bazkideekin batera enpresak sortuz ere.
5.– Arrantza jarduerak aldi baterako edo behin betiko geldiaraztea, FEMPA Erregelamenduaren 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa salbu.
6.– Esploratzeko arrantza.
7.– Enpresa baten jabetza eskualdatzea.
8.– Zuzeneko birpopulaketa, ez bada Batasunaren egintza juridiko batean berariaz aurreikusita dagoela berriro sartzeko neurri gisa edo beste kontserbazio-neurri batzuk hartzeko, edo birpopulaketa esperimentalaren kasuan.
9.– Portu edo lonja berriak eraikitzea, lehorreratze leku berriak izan ezik.
10.– Merkatuan esku hartzeko mekanismoak, merkatutik arrantza edo akuikultura-produktuak aldi baterako edo behin betiko erretiratzera bideratuak, eskaintza murrizte aldera, prezioen beherakada saihesteko edo prezioak igotzeko, ez bada FEMPA Erregelamenduaren 26. artikuluaren 2. apartatuan kontrakoa xedatzen dela.
11.– Laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan itsasoan arrantza jarduerak 60 egun baino gutxiagoan egin dituzten arrantza-ontzietan egindako inbertsioak.
12.– Arrantza-ontzi batean motor nagusi edo laguntzaile bat ordeztea edo modernizatzea, FEMPA Erregelamenduaren 18. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
13.– Laguntzen eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza-antolamenduko eskualde-erakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPAren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
6. artikulua.– Arrantza-ontzien transferentzia edo bandera aldaketa.
FEMPAren 1. lehentasunaren esparruan, Batasuneko arrantza-ontzi bati dagokion laguntza ematen zaionean, ontzi hori ezin izango da transferitu Batasunetik kanpora, ezta Batasunetik kanpoko estatu baten banderapean jarri ere, lagundutako eragiketaren azken ordainketa egiten denetik bost urtez gutxienez.
7. artikulua.– Onuradunak.
1.– Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izan daitezke, laguntza motaren arabera, diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantza elkarte profesionalak, arrantza sektoreko ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta erakunde zientifiko edo teknikoak.
Era berean, onuradun izan daitezke nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak, ez bada edozein kidek horretarako gaitasunik ez duela legezko kausa baten eraginez. Talde horiek ezingo dira desegin, harik eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
2.– 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 198. artikuluaren arabera, eta salbuetsi gabeko kasuetan, onuradunak betekizun hauek izango ditu:
a) Diruz lagundutako aldi osoan finantzaketa-iturri egonkor eta nahikoak izatea jarduerari eusteko, eta horren finantzaketan parte hartzeko.
b) Proposatutako ekintza edo lan-programa gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta kualifikazio profesionalak izatea.
c) Proposatutako ekintza edo lan-programa gauzatzeko finantza-gaitasun eta gaitasun operatiboa izatea.
8. artikulua.– Baldintza orokorrak.
1.– Onuradun izateko, agindu honetako laguntza modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta betekizun bereziez eta espezifikoez gain, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
1.1.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan edo egoitza-portua bertan duten arrantza-ontzietan egin behar dira; 2023. urtean hasi behar dira, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
1.2.– Pertsona fisikoen kasuan, administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute eskabidea aurkeztu aurreko urtean, era jarraian laguntza eskaera aurkezten den unera arte, laguntza-lerro bakoitzean zehazten dena salbu.
1.3.– Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan egon behar du.
1.4.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, bisitak egingo dira proiektuen kokalekuetan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik amaitu ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, aurretiazko akta edo amaitu ez izanaren akta egingo dira; dena dela, ez da beharrezkoa izango materialak ez diren inbertsioen kasuan. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen sozietate batek egindako txostena onartuko da aurretiazko aktatzat.
Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoen programatutako mantentze edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko. Aurrekoen birjarpen hutsetik eratorritako gastuak ere ez dira diruz laguntzeko modukoak izango, salbu eta erosketa berria aurrekoez bestelako inbertsioei badagokie, dela erabilitako teknologiagatik, dela errendimenduagatik.
1.5.– Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte eskatzaileek, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau (2023ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zenbakia).
1.6.– Inbertsioek ez dute ingurumenean ondorio negatibo esanguratsurik eragingo.
1.7.– Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez. Horrela bada, zehaztu beharko dute zein den eskatutako edo eskuratutako diru kopurua.
1.8.– Eskatzaileek eskabidean jakinarazi behar dute ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, prozedura horiek zein diren adierazi beharko dute.
1.9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean egotea, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau (2023ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zenbakia). Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta edo zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
1.10.– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako inolako legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
1.11.– Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, ez bada horretan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
1.12.– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ebatzita ez izatea.
1.13.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea lege hauetan jasotako kasuetan: kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea; Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa; Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea; eta Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea.
1.14.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
1.15.– Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
1.16.– Era berean, ezin izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzarik jaso honako hauek egin direla egiaztatzen bada:
a) Arau-hauste astun bat egin bada, 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.
b) 1005/2008 Erregelamenduko 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo erregelamendu horretako 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen bandera duten ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahasita egon bada.
c) APEren aurkako arau-hauste astunak egin baditu.
d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin badu, FEMPA Erregelamenduko II. tituluko III. kapituluko laguntzen kasuan.
Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daitekeen edozein gertakari SNCAri (Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala) jakinarazi ahal izango zaio, honako honen bidez: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/paginas/inicio.aspx
1.17.– Era berean, ezin izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzarik jaso honako hauek egin direla egiaztatzen bada:
a) Ebazpen irmo bidez zehatua izan da, ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
b) Ebazpen irmo bidez zehatua izan da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
c) Ebazpen irmo bidez zehatua izan da, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
d) Ez dute laguntzarik jasoko Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
1.18.– Eranskin honetako 34., 35., 36., 37., 38., 39., 40., 41. eta 42. artikuluei dagozkien inbertsioetan, eskatzaileak akuikultura sektoreko operadoreak direnean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren derrigorrezko baimena jaso beharko da, akuikultura proiektua gauzatzeko.
2.– Aurreko 1.7 zenbakitik 1.17ra bitartean ezarritako betekizunen eta inguruabarren egiaztapena erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da.
3.– Aurreko 1.5 eta 1.9 zenbakietan ezarritakoak baldintzak dira bai onuradun izaera eskuratzeko eta baita emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko ere. Beraz, baldintza horiek betetzen direla egiaztatutako da dirulaguntza ematean eta ordainketak egitean.
4.– Interesdunek 1.16 zenbakian ezarritako baldintzak betetzen jarraitu beharko dute eskabidea aurkeztu eta gero, eta, onuradun gertatzen badira, diruz lagundutako jarduketak gauzatzen diren aldi osoan eta onuradunei dirulaguntzaren azken ordainketa egiten zaienetik bost urteko epean.
9. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkeztea.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea, 2023ko ekitaldian, hilabetekoa izango da, Aginduaren indarraldia hasten denetik aurrera. Hala ere, Agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat joko dira, baldin eta eskabidea 2023ko ekitaldiaren barruan egin bada.
2.– Pertsona fisikoek bitarteko ez elektronikoak erabiltzeko duten eskubidea baztertu gabe, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bitarteko elektronikoen bidezko eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/XXXXXXXX (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Katalogoaren prozeduren kodeak; 19. artikuluan adierazita daude).
https://www.euskadi.eus/servicios/XXXXXXXX (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Katalogoaren prozeduren kodeak; 19. artikuluan adierazita daude).
Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskabide orria, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den informazioa ere.
3.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
4.– Eskabidearen ondorengo izapideak Nire karpetaren bitartez egin eta jakinaraziko dira:
https://www.euskadi.eus/micarpeta
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Agindu honetan aurreikusitako laguntza mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza mota guztietarako, oro har, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena, inprimaki-ereduaren arabera.
b) Eraketa eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
c) Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskrituraren kopia.
d) Eskatzailearen administrazio egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria), pertsona fisikoen kasuan.
e) Nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritza konpromisoak jasoz, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena, eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
6.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga betebeharrak betetzen direla dagokion foru ogasunarekin, eta ordainketa betebeharrak Gizarte Segurantzarekin. Edonola ere, eskatzaileak bere eskabidean berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Eskabidean, eskatzaileak baimena eman ahal izango du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratu edo egiazta ditzan.
7.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
8.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko, eta adieraziko zaio ezen, horrela egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Elektronikoki egin behar duenak eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, eskatzaileari eskatuko zaio elektronikoki aurkeztuz zuzen dezala, eta zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. eta 68.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat.
9.– Aurrekontuak edota proforma fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira horniduren eta zerbitzuen kasuan gastuak 14.999 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira; eta obren kasuan, gastuak 39.999 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada, haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dagoela aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko, eta kasu horretan eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez.
Bestalde, laguntzaren eskatzailea botere esleitzailea bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legean definitzen den bezala, eta kontratazio bat egin behar badu, egiaztatu beharko da hura azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arabera egin dela; era berean, egiten dituzten kontratuek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen mende egon beharko dute, eta laguntza ordaintzeko justifikazio-dokumentazioan, berriz, kontratuak kontratuen legearen arabera egin direla justifikatu beharko da.
10.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, eta agindu honetan aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
11.– Irisgarritasunaren arloko araudia betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, agindu honen IV. eranskinaren arabera.
10. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik beteta dagoen egunaren arabera, lehiaketa teknikara jo gabe, II. eranskinean jasotzen diren ehunekoak aplikatuz, laguntza motaren arabera, eta laguntza horiei lotutako kredituaren saldo erabilgarririk badago.
2.– Laguntzak Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako Arrantza Egituren Zerbitzuan bideratuko dira, agindu honetako artikuluetan ezarritakoaren arabera.
3.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea.
4.– Ebazpen horren bidez, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren (FEMPA) kontura emango da laguntza.
5.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:
a) Pertsona edo entitate onuradunaren identitatea, diruz lagundutako proiektua adierazita.
b) Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa, urteka banatuta.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren (FEMPA) kontura Diruz lagundutako zenbatekoa.
d) Aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epea, betiere 2023. urtean hasi eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaituta.
e) Dagokionean, eskaria ezesteko arrazoia.
6.– Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena, eta epea igarota berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak onartu egin direla ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.
7.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.
8.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten eskaera-egileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.
11. artikulua.– Onuradunen betebehar orokorrak.
Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoez gain, eta laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:
1.– Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.
2.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
3.– Dirulaguntzen xede diren inbertsioak egin eta, gutxienez, hurrengo bost urteetan mantentzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen da.
4.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren zein Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak. In situ egiaztatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen sozietate batek egindako txostena onartuko da.
5.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kontura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia ematea.
6.– Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jasotzen denetik bost urtez gutxienez, 1046/2018 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
7.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati xede bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinaraztea, bai eta eman egin dizkietela ere, idatziz, jakin eta hamabost eguneko epean.
8.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri ematea Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.
9.– Merkataritza legeriak eskatutako terminoetan, behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako aparteko kontabilitate sistema bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
10.– Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan erraz ikusteko eta ulertzeko moduan adieraztea horiek alde batetik FEMPArekin finantzatuta daudela, FEMPA Erregelamenduaren 60. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz.
11.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eginbeharrak betetzea.
12. artikulua.– Komunikazioa eta ikusgarritasuna.
1.– FEMPA Erregelamenduaren 60.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Batasuneko funtsen hartzaileek finantzaketa horren jatorria aipatuko dute eta ikusgarritasuna emango diote, bereziki ekintzak eta haien emaitzak sustatzen dituztenean, eta informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua emango dute askotariko hartzaileentzat, hedabideak eta herritarrak barne.
2.– FEMPAren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Webgunea eta sare sozialak badituzte, eragiketaren deskribapen labur bat sartuko dute, helburuak eta emaitzak adierazita, eta EBren finantza-laguntza nabarmenduz.
b) Eragiketa gauzatzearekin zerikusia duten eta publikoarentzat edo parte-hartzaileentzat diren dokumentuetan eta komunikazio-materialetan, EBren laguntza nabarmentzen duen adierazpen bat sartzea.
c) Publizitate-plakak edo -hesiak, jendeak erraz ikusteko moduko lekuetan, eragiketaren exekuzio fisikoaren hasieran EBren ikurra dutela, inbertsio fisikoa dakarrena edo erositako ekipoak instalatzen badira, betiere eragiketak 100.000 eurotik gorako kostua badu guztira.
d) Aurreko c) letran sartzen ez diren eragiketetarako, gutxienez A3 tamainako kartel bat edo eragiketari buruzko informazioa duen pantaila elektroniko bat jartzea jendeak erraz ikusteko moduan, FEMPAren laguntza nabarmenduta. Onuraduna pertsona fisikoa denean, ahal den neurrian, FEMPAren laguntza nabarmenduko du, jendeak ikusteko moduko leku batean edo pantaila elektroniko baten bidez.
3.– Batasunaren ikurra Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 47. artikuluan eta IX. eranskinean xedatutakoaren arabera erabiliko da.
13. artikulua.– Laguntzaren xede den inbertsioaren edo gastuaren justifikazioa.
1.– Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio proiektua gauzatu izana, eta onuradunei eskatutako eskakizunak eta baldintzak bete izana justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik gehienez ere hilabeteko epean, betiere urte horren hurrengo urteko urtarrilaren 10a baino lehen:
a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat, proiektuaren betetze mailari eta exekuzio mailari buruzko informazioarekin, bai eta laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla ere.
b) Dirulaguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla frogatu beharko da, agiri bidez, laguntza-lerro bakoitzean zehaztutako moduan.
Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat, eta bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, gastu ziurtagiriak edo dirulaguntza publikoaren helburua bete dela egiaztatzen duten eta balio juridikoa duten dokumentuak jasoko dira.
Kontu horretan jaso beharko da dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastuetako bakoitza zehaztuta, eta deklarazio hori aurkeztuko da artikulu honetako lehenengo atalean adierazitako epean.
Gastuak justifikatzeko, fakturak eta froga balioa duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide eta merkataritza-trafikoan balioa dutenak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran.
Halaber, gastuak faktura elektronikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Onuradunak dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
e) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena edo ikuskapen partziala. Teknikari horrek akta bat egingo du, diruz lagundutako inbertsioak aurkeztutako justifikazio-agiriei jarraikiz egin direla jasoz.
2.– Artikulu honetan aipatzen den epea betetzen ez bada, hasieran emandako laguntza galduko da, ez-betetzea deklaratzeko dagokion prozedura egin ondoren, eta hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.
3.– Inbertsio-proiektuei edo gastuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, onuradunak ekitaldi bakoitzari dagokion proiektua egin duela egiaztatu beharko du, eta horretarako, aurreko puntuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 10a baino lehen. 2024ra arte luzatzen diren urte anitzeko dirulaguntzei dagokienez, emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio proiektua gauzatu delako eta onuradunek eskatzen zaizkien baldintzak eta betekizunak betetzen dituztelako justifikazioa ezingo da izan 2024ko abendua baino geroagokoa, eta hori kontuan hartu behar da inbertsioak proiektatzeko orduan. Halaber, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahalko ditu, beharrezkoa irizten badio.
14. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.
1.– Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza justifikatu ondoren ordainduko dira, aurreko artikuluan ezarritako baldintzetan eta laguntza modalitate bakoitzean jasotako moduaren arabera, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari batek egindako ikuskapenaren ondoren. Salbuespenez, 43. artikuluko laguntza-lerroaren barruan, «Sektorearen antolaketa hobetzeko laguntzak. Ekoizpen eta merkaturatze-planak» (1230225), aurreikusitako gastuen % 55eko aurrerakina eman ahal izango da, ekoizpen eta merkaturatze-plana onartu ondoren, laguntza emateko ebazpenaren ondotik. Aurrerakin hori eskatu ahal izango da, baina aldez aurretik, diruz lagundutako jarduketak egin ahal izateko aurrerakin hori behar duela arrazoitu beharko du eskatzaileak eskabide baten bidez. Dirulaguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta dirulaguntza hori 180.303,63 eurotik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion deklarazioaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute.
Abalak laguntzaren nominala estali beharko du, gehi haren interesak, gehienez ere urtebeterako, eta nominalaren ehuneko hamabosteraino balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako. Zatikako ordainketen kasuan, aipatutako zenbatekoa ere zatika kalkulatuko da, une bakoitzean ordaindutako zenbatekoen arabera. Abalak nahitaez jaso beharko du abal-emaileak administrazioaren aurrean duen betebehar solidarioaren klausula.
2.– Inbertsioa edo gastua justifikatzeko dokumentazioa behar bezala aurkeztu ondoren ordainduko zaizkie laguntzak onuradunei, aldeko ebazpena eman ondoren, eta behar bezala egin dela egiaztatzen duen azken ikuskapena egin ondoren.
3.– FEMPA Erregelamenduaren 41. artikuluaren arabera, laguntzaren gehieneko intentsitatea eragiketaren guztizko gastu diruz lagungarriaren % 50 izango da.
Salbuespen gisa, laguntza-lerroen intentsitate-ehunekoak agindu honen II. eranskinean ezartzen dira.
4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, onuraduna administrazio publiko bat ez den kasuetan, onuradunei emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinek handitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta diruz lagundutako jarduerari atxikiko zaizkio.
15. artikulua.– Uko egitea.
Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta, kasuaren arabera, laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu. Uko egiteko idazkia Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari bidaliko zaio. Ondoren, bidezkoa bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedurari ekingo zaio. Administrazioak ukoa onartu eta amaitutzat emango du prozedura, ez bada hirugarren interesdunak aurkezten direla eta prozedura aurrera eramateko eskatzen dutela jakinarazpena egin eta 10 eguneko epean.
Hala ere, ez da onartuko aurkeztutako uko-egitea, baldin eta pertsona edo entitate interesdunari jakinarazi bazaio ez-betetzea deklaratzeko edo zehatzeko prozedura hasi dela deialdiaren esparruan, eta prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.
16. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta ez betetzea.
1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Kasu horretan, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak doituta oinarri berriaren arabera.
2.– Edonola ere, onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badute gauzatzen proiektuaren zati bat eta erabat itxuragabetzen badute laguntzaren xedea, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat, onuradunek beren betebeharrak ez betetzeagatiko espedientea bideratu eta interesdunari entzunaldia eman ondoren, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak dirulaguntza osoa edo zati bat hartzeko eskubidea kenduko die onuradunei, ebazpen baten bidez, eta, hala badagokio, aginduko die Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiotela, guztiz edo partez, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, itzultzeko hartu dituzten laguntzak eta dirulaguntzen alorrean aplikagarria den berandutze-interesa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan emfaten diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin berarekin bat, dagozkion gainerako neurriak hartzea bazter utzi gabe. Ez-betetzeak erreferentzia egiten dionean dirulaguntzaren xede diren gastuen edo inbertsioen mantentze-epeari, emandako dirulaguntza «prorata temporis» itzuliko da.
Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
3.– Agindu honen 19. artikuluan adierazitako laguntzetarik edozein hartu duen arrantza-ontzi baten jabeak, ezin izango du ontzi hori transferitu Europar Batasunetik kanpora, laguntza hori ordaindu zaion egunetik hasi eta hurrengo bost urteetan gutxienez. Ontzia denbora-tarte horretan transferitzen bada, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko izapideak hasiko ditu, apartatu honetan ezarritako betekizuna bete ez den aldiaren proportzioan, hori guztia FEMPA Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hala ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 eta 31.5 artikuluei jarraikiz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza hauen kudeatzaile gisa, FEMPArekin kofinantzatutako laguntza eman dien ondasun inskribagarriei dagokienez, besteak beste ontziak (Merkataritza Erregistroa), ondasunok destino-aldaketarik badute, edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzul dadila, dirulaguntza hori emateko baldintzak bete ez direlako, baldin eta destino-aldaketa edo besterentze horiek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimendu baditu, eta jasotzaileak bere gain hartzen badu geratzen den eperako ondasun horren destino-betebeharra.
4.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
5.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua, laguntza zehazteko baliatu zena, baino txikiagoa bada, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
6.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa handitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.
17. artikulua.– Bateragarritasunak.
Agindu honetan ezartzen diren laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honen II. eta III. eranskinetan ezarritako ehunekoak, eta, mugak gainditzen badira, emandako laguntza txikituko da Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
18. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2023ko ekitaldian, guztira 16.800.000,00 euro bideratu dira laguntza programa honetarako. Funts horietatik 11.760.000,00 euro Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta 5.040.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 10.100.000,00 euro 2023ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, eta 6.700.000,00 euro, berriz, 2024ko ekitaldirako konpromiso-kredituak.
2.– Deialdi honen barruan emango diren laguntzen guztizko kopuruak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, orotarako diru kopuru hori agortutakoan, ezin izango da laguntza gehiagorik eman, eta hortik aurrera baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Orotarako diru kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.
19. artikulua.– Laguntza-lerroak.
2023ko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidura mugatua dela kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, FEMPA Erregelamenduan aurreikusitakoen artean, honako hauek dira, izapidetze elektronikorako dagokien kodea adierazita:
1.– Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria (1230201).
2.– Hondakinen bilketa, arrantzaleen parte-hartzearekin, itsasoan eta hondartzetan (1230202).
3.– Arrantzaren eragina murriztea (1230203).
4.– Energia eraginkortasuna eta klima aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe (1230204).
5.– Energia eraginkortasunerako eta klima aldaketa arintzeko laguntzak, gaitasuna handituz (1230205).
6.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230206).
7.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe (1230207).
8.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea gaitasuna handituz (1230208).
9.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230209).
10.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230211).
11.– Berrikuntza (1230212).
12.– Prestakuntza (1230213).
13.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230214).
14.– Arrantza portuak, lehorreratze lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230215).
15.– Berrikuntza akuikulturan (1230216).
16.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230217).
17.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230218).
18.– Akuikulturak ingurumen egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen zerbitzuak ematea (1230219).
19.– Animalien osasun eta ongizate neurriak (1230220).
20.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230221).
21.– Akuikultura ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230222).
22.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230223).
23.– Akuikultura ustiategietarako berariazko aholkularitza zerbitzuak (1230224).
24.– Sektorearen antolaketa hobetzea. Ekoizpen eta merkaturatze-planak (1230225).
25.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230226).
26.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230227).
27.– Merkaturatzea sustatzea, kalitatearen eta arrantzako eta akuikulturako produktuen balio erantsiaren, ontzien eta produktuen aurkezpenen esparruan (1230228).
20. artikulua.– Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria (1230201).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza baliabideen ustiapenean jasangarritasuna hobetzea da, epe luzerako jarduera bermatuz arrantzategiak kudeatzeko neurrien bidez, honako hauek lagunduz:
a) Arrantza aukerak esleitzeko sistemak kudeatzea.
b) Baliabideak kudeatzeko eta ustiatzeko planen garapenerako eta aplikaziorako kudeaketa, administrazio eta gaikuntza neurri teknikoen garapena eta zaintza.
c) Baliabideen egoerari buruzko informazioa biltzeko sistemak, haien ezagutza eta kudeaketa jasangarria hobetzeko.
d) Natura 2000 Sareko itsas eremuetan arrantza-metodoak eta -aparailuak babestea, MAPen arabera.
e) Toki mailako arrantza eta itsaski produktuen elikadura sistema jasangarri eta seguruak sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak eta operadoreak, erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, edo aholku-kontseiluak, eta sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Arrantza-tokiak kudeatzeko neurri teknikoak garatzeko eta gainbegiratzeko aurreikusitako jardueren azalpen-memoria.
21. artikulua.– Hondakinen bilketa, arrantzaleen parte-hartzearekin, itsasoan eta hondartzetan (1230202).
1.– Laguntza-lerro honen helburua uretako biodibertsitatea eta uretako ekosistemak babesten eta leheneratzen laguntzea da, honako hauek lagunduz:
a) Ontziko edo oinezko arrantzaleei, itsaski-biltzaileak barne, konpentsazioa ematea itsasoan edo mareartekoetan galdutako aparailuak, zaborrak edo bestelako hondakinak biltzeagatik.
b) Hondakinak biltzea eta kudeatzea, itsaski-bankuei eragiten dieten algak (arribazoiak) barne.
c) Itsas zaborra edo galdutako arrantza aparailuak biltzeko tresna edo polipasto espezifikoak diseinatzea, eta horiek abian jartzeko ontziak egokitzea.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak eta ekintzak, itsas zaborra aurkitu, biltegiratu, maneiatu, sailkatu, karakterizatu, tratatu, kudeatu eta birziklatzeko, galdutako arrantza aparailuak eta arribazoiak barne, eta ontzian hondakinen kudeaketa zuzena ere.
e) Lehorreko edo beste azpiegitura batzuetako inbertsioak, galdutako arrantza aparailuak, itsasoan bildutako bestelako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko.
f) Portuetan edo bestelako azpiegituretan egindako inbertsioak, galdutako arrantza aparailuak, itsasoan bildutako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko, bai eta horiek erretiratzeko ere.
g) Garbigune finkoak edo mugikorrak instalatzea eta funtzionamenduan jartzea.
h) Aparailu hilak kentzeko kanpaina publikoak.
i) Itsas zaborraren aurkako borrokaren arloko dibulgazio-, sentsibilizazio-, eta prestakuntza-jarduerak, eta arrantza sektoreak borroka horretan duen zeregina sustatzea.
j) Itsasoko zaborrak eta galdutako aparailuak biltzeko sistema berriak garatzeko proiektu pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko eta sareak konpontzeko profesionalen elkarteak, erakunde zientifikoak edo teknikoak, teknologikoak edo berrikuntzakoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, portuko agintariak eta agenteak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Proiektua deskribatzen duen memoria, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena, helburuak, eta inbertsioen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren justifikazioa.
22. artikulua.– Arrantzaren eragina murriztea (1230203).
1.– Laguntza-lerro honen helburua da arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea, bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea, eta itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarri baterako trantsizioa erraztea, honako hauek lagunduz:
a) Arrantza gaitasuna murrizten duten edota arrantza aparailuen neurrien edo espezieen araberako hautakortasuna handitzen duten ekipamendu selektiboagoak, bereziki Natura 2000 Sareko guneetan arrantza eremuen ingurumen kudeaketarekin bateragarriak diren arrantza-metodoak eta -aparailuak.
b) Bazterkinak ezabatzeko ekipoak, merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak saihestuz eta murriztuz, edo lehorreratu behar diren nahi gabeko harrapaketak tratatzeko.
c) Arrantza jarduerek ekosisteman, beste izaki bizidun batzuengan edo itsas hondoan dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatzen edota ezabatzen dituzten ekipoak.
d) Arrantza aparailuak eta harrapaketak 92/43/EEE Zuzentarauak edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunengandik eta hegaztiengandik babesteko ekipoak, betiere arrantza aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei egin litzaiekeen kalte fisikoa saihesteko neurri egoki guztiak aplikatzen badira.
e) Eragiketa, azterlan eta proiektu berritzaileak, helburu dutenak ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak garatu edo sartzea, arrantza jarduerek ingurumenean duten eragina murrizteko, bereziki arrantza teknika hobetuen eta arrantza aparailuen hautakortasunaren bidez, edo helburu dutenak itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta babestutako harrapakariekiko elkarbizitza erdiestea.
2.– Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza aparailuen jabe diren tripulazio-kideak, arrantza aparailuen jabe diren oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia edo berrikuntza-operadoreak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Era berean, lankidetzatzat hartuko da aipatutako erakundeek proiektuan parte hartzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako edozein modalitateren bidez, edo erakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza sistema formalen bidez. Ondorioz, FEMPA laguntzaren enpresa onuradun batek aipatutako erakundeak azpikontratatzen dituenean, lankidetzatzat hartuko da.
3.– Artikulu honetako 1. apartatuko a), b), c) eta d) letrei dagokienez, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Jarduneko ontzi gisa erregistratuta dauden eta eskabidea aurkeztu aurreko bi zerga-ekitaldietan gutxienez 60 eguneko arrantza jarduera izan duten arrantza-ontzien jabeak; halakotzat hartuko dira laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko bi urteak.
b) 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretako laguntzak emateko ezinbestekoa izango da frogatzea arrantza aparailuek edo aurreikusitako beste ekipamenduek harrapakinak neurrien arabera hautatzeko ahalmen handiagoa dutela edo inpaktu txikiagoa dutela ekosisteman eta helburu ez diren espezieengan, Europar Batasuneko araudiaren arabera baimendutako aparailu edo bestelako ekipamendu estandarrekin alderatuta.
c) Justifikazioa txosten independente baten edo batzuen bidez egingo da, horretarako eskumena duten teknikari edo aditu independenteek eginak, frogatuta gera dadin arrantza aparailuek harrapakinak neurrien arabera hautatzeko ahalmen handiagoa edo eragin kaltegarri txikiagoa dutela, Europar Batasuneko araudiaren arabera erabiltzen diren tresna edo ekipamendu estandarrekin alderatuta. Txosten hori hautagarritzat joko da jarduera mota honen esparruan.
4.– Artikulu honetako 1. apartatuko e) letrako laguntzetarako, arrantza-ontziak eragiketan parte hartzeagatik sortutako diru sarrera garbiak kenduko dira diruz lagundutako gastuetatik.
Diru sarrera garbitzat hartzen dira ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak sartu eta probatu bitartean harrapatutako arrainaren eta itsaskiaren lehen salmentatik datozen arrantzaleen diru sarrerak, ken salmentak dakarren gastua, hala nola lonjei ordaindutako tasak.
Arrantza jardueren kasuan aldez aurreko diru sarrerarik ezarri ezin denean, eragiketa gauzatu bitartean ateratako arrantza baliabideen salmentatik sortutako diru sarrera garbiak deskontatu beharko dira onuradunak aurkezten duen behin betiko ordainketa-eskaeratik.
Aurreko e) letrari eta berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, gehikuntza horri heltzeko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/es/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes.aspx) dokumentuko zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko atalean ezarritakoa bete beharko da.
5.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du.
b) Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan egon behar du.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik.
e) Proiektuak ez du lagunduko eragindako ontziaren arrantza eraginkortasuna handitzen.
6.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzeko memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 14.999 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta gastuak 39.999 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten erakunde kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
7.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
23. artikulua.– Energia eraginkortasuna eta klima aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe (1230204).
1.– Laguntza-lerro honen helburua ontzien energia-erabilera optimizatzea da, klima aldaketa arintzen laguntzeko, emisioak eta erregaien kontsumoa murriztuz. Honako laguntza hauek aurreikusten dira:
a) Berotegi-efektuko kutsatzaileen edo gasen emisioak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzen duten ontziko ekipoetako inbertsioak.
b) Energia eraginkortasunari buruzko auditoretzak, programak eta azterketa pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien nahiz ontzi laguntzaileen jabeak, arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak eta unibertsitateak, eta teknologia edo berrikuntza-operadoreak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Arrantza aparailuetako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta arrantza aparailu horren hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute, eta eraginkortasun energetikoari buruzko inbertsioen zerrendaren arabera egiten direnak izango dira, behar bezala justifikatuta eta eraginkortasun energetiko handiagoa frogatuta.
Kroskoaren oinarrizko mantentze-lanekin lotutako kostuak ez dira diruz lagunduko jarduera mota honen arabera.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere hautagarriak izango dira.
Beste inbertsio batzuen artean, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioak:
Horrelako inbertsioak egiteko, erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia-auditoretza behar da, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek emana.
a.a.– Egonkortasun-mekanismoetako inbertsioak, hala nola sentina-killak eta branka erraboilak, itsasoan ontzien funtzionamendua eta haien egonkortasuna hobetzen laguntzen dutenak.
a.b.– Egonkortzaileak edo balantzeko killak edo flap-ak.
a.c.– Produktu antiinkrustatzaile ez-toxikoak erabiltzearen ondoriozko gastuak, hala nola kobrezko estaldurak, marruskadura murrizten dutenak.
a.d.– Gobernu-aparatuarekin lotutako kostuak, hala nola gobernu-aparatuaren aginte-sistemak edo lema anitzak, lemaren mugimendua murrizten dutenak baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren arabera.
a.e.– Ontzien ezaugarri hidrodinamikoak hobetzeko oinarri bat ematea xede duten gordailu-saiakuntzen kostua.
b) Ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioak.
Horrelako inbertsioetarako txosten teknikoa aurkeztu beharko da, eragiketak ontziaren edukiera handitzen ez duela adierazten duena. Honako partida hauek lagundu ahal izango dira diruz:
b.a.– Energetikoki eraginkorrak diren helizeak, transmisio-ardatzak barne.
b.b.– Katalizatzaileak.
b.c.– Energetikoki eraginkorrak diren sorgailuak, hala nola hidrogenoa edo gas naturala erabiltzen dutenak.
b.d.– Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten propultsio-elementuak, hala nola belak, kometak, aerosorgailuak, turbinak edo eguzki panelak.
b.e.– Proeles lemak.
b.f.– Ontziko elementuak bioerregaiekin edo beste erregai alternatibo batzuekin funtzionatzeko beharrezkoak diren egokitzapenetara aldatzea.
b.g.– Ekonometroak, erregaia kudeatzeko sistemak eta jarraipen sistemak.
b.h.– Haizebide berriak propultsio-sistema hobetzeko, bakarrik erregaia aurrezteari buruzko energia-auditoretza bat izanez gero, hori emateko eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
b.i.– Ateak aldatzea edo ordeztea. Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena egin behar du horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek.
c) Elektrizitatearen edo energia termikoaren kontsumoa murriztera bideratutako inbertsioen kostu diruz lagungarriak.
c.a.– Ontzien hoztea, izoztea edo isolatzeko sistemak hobetzera zuzendutako inbertsioak.
c.b.– Ontzien barruan beroa birziklatzea sustatzen duten inbertsioak, hura berreskuratu eta ontzi barruko eragiketa osagarrietan berrerabiltzeko.
d) Arrantza aparailuetako eta arrantza ekipoetako inbertsioetan diruz lagun daitezkeen kostuak.
Inbertsioen xedea arrantza aparailu, polipasto edo arrantza tresnen ordez energetikoki efizienteagoak diren beste batzuen alde egitea bada, horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente baten txosten bat beharko da, arrantza aparailu horren hautakortasuna arriskuan jartzen ez dela adierazten duena; orobat, erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo -auditoretza beharko da, horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak egina.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo -auditoretza, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina, ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioen kasuan.
d) Txosten teknikoa, eragiketak ontziaren ahalmena handitzen ez duela adierazten duena, ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioetarako.
e) Arrantza aparailuetan egindako inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuaren hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela egiaztatzen duen kanpo-txostena, energia eraginkortasuna justifikatu eta frogatzen duena.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
24. artikulua.– Energia eraginkortasunerako eta klima aldaketa arintzeko laguntzak, gaitasuna handituz (1230205).
1.– Laguntza-lerro honen helburua energia eraginkortasuna hobetzea da, arrantza-ontzi baten tonaje gordina handitzen duten eragiketen bidez. Honako eragiketa hauek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz:
a) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren zubi-sistema integratuak instalatzeko, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
b) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren motor edo propultsio-sistema bat instalatu edo berritzeko, aurreko egoerarekin alderatuta energia eraginkortasun handiagoa edo CO2 isurien murrizketa frogatzen duena, ontziaren aldez aurretik ziurtatutako potentzia eragilea baino potentzia handiagoa ez duena, eta fabrikatzailearen eskutik gehieneko potentzia motor eredu edo propultsio-sistema horretarako ziurtatua duena.
c) Brankako erraboila ordeztea edo berritzea, betiere arrantza-ontziaren energia eraginkortasun osoa hobetzen badu.
2.– Armadoreak eta ontzien jabeak izan daitezke laguntza hauen onuradun.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduera motaren araberako laguntza eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Arrantza-ontzia flotaren segmentu batekoa izatea, eta 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak segmentu horretarako arrantza aukerekiko oreka erakustea.
b) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea guztira.
c) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon izana laguntza eskaera aurkezten duen urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan gutxienez.
d) Eragiketak arrantza edukiera berria duen arrantza flotan sartzea konpentsatzeko, aldez aurretik laguntza publikorik gabeko arrantza edukiera bera kentzea flotaren segmentu beretik, edo flotaren beste segmentu batetik, arrantza gaitasunari buruzko txosten berrienak, 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatutakoak, agerian utzi badu arrantza gaitasuna ez dagoela orekatuta eskuragarri dauden arrantza aukerekin.
e) Arrantza-ontziak arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere, hala dagokionean, hautagarriak izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak egina.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia-auditoretza, eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina.
d) Obran erabiliko diren GT gehigarrien konpromisoa, eta GT horien jatorrizko ontzia. Ordaintzeko unean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren ebazpena edukiera-sarrerako espedientean, eta bertan erabilitako GTen jatorria agertu eta egiaztatu beharko da.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da. Nolanahi ere, obraren edo inbertsioaren balioaren % 50 diruz lagunduko da gehienez, gehi emandako GTen balioaren % 50.
25. artikulua.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230206).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, arrantza-ontzien motor nagusi edo osagarri baten ordezkapena edo modernizazioa sustatuz.
Helburua lortzeko, laguntzak emango dira motor berriak eskuratzeko edo daudenak modernizatzeko inbertsioak egiteko, baldin eta material eta teknologia modernoagoak eta berritzaileagoak erabiltzen badituzte eta erregai-erabilera optimizatu, edo ordezko erregaiak erabiltzen badituzte, emisioen murrizketa lortzeko hartara.
2.– Armadoreak eta ontzien jabeak izan daitezke laguntza hauen onuradun.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
a) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak ontzia dagoen flotaren segmentuko arrantza aukerekin oreka erakutsi izana. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, haien segmentua esleituta, eta segmentu horren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioa emango da.
b) Ontzia Arrantza-ontzien flotaren erregistroan inskribatuta egon izana laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bost zerga-ekitaldietan gutxienez.
c) Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen kostuak ere, hala badagokio, aukeratu ahal izango dira.
4.– Baldintza espezifikoak.
a) Itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentzia ez izatea orain arteko motorrarena baino handiagoa (kW-etan).
b) Gehienez 24 metroko luzera duten ontzien kasuan, motor berriak edo modernizatuak ez gainditzea orain arteko motorraren potentzia (kW-etan) eta orain arteko motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzea gutxienez. CO2 emisioen murrizketa lortutzat joko da honako kasu hauetan:
b.1.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, adierazten duenean motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino, gutxienez, % 20 CO2 gutxiago igortzen duela.
b.2.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, adierazten duenean motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino gutxienez % 20 erregai gutxiago erabiltzen duela.
b.3.– Motorren fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten zati gisa, ez duenean aukera ematen motor batentzat edo bientzat CO2 isuriak edo erregai-kontsumoa alderatzeko, ulertuko da 4. apartatuko b) letraren arabera eskatutako CO2 emisioen murrizketa lortu dela, honako kasu hauetan:
b.3.1.– Motor berriak teknologia eraginkorra erabiltzen du energiaren ikuspegitik, eta motor berriaren eta ordeztutako motorraren arteko adin-aldea gutxienez zazpi urtekoa da. 2022/46 Betearazpen Erregelamenduaren arabera, honako hauek hartuko dira teknologia eraginkortzat:
Hidrogenoa.
Amoniakoa.
Barne-errekuntza.
Erregai-pilak.
Elektrizitatea.
Elektrizitatearen eta errekuntzaren konbinazio bat (hibridoak).
Erregai-pilen sistema hibridoa.
Motaren homologazioa badute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/1628 (EB) Erregelamenduaren arabera.
b.3.2.– Motor berriak erregai mota bat edo propultsio-sistema bat erabiltzen du, ustez ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duena.
b.3.3.– Estatu kidearen neurketaren arabera, motor berriak ordeztutako motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzen du, edo % 20 erregai gutxiago erabiltzen du, dagokion ontziaren arrantza-ahalegin arruntaren arabera.
Laguntza gehienez ere behin emango zaie arrantza-ontzien jabeei, programazio-aldirako eta arrantza-ontzi bererako.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak egina.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) Arrantza gaitasuna eta arraina detektatzeko gaitasuna ez direla handitzen egiaztatzen duen txosten independentea.
d) Itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentziak aurreko motorrarena gainditzen ez duela egiaztatzen duen agiria.
e) Itsasbazterreko artisau-arrantzakoa ez den eta 24 metroko luzera gainditzen ez duen ontziaren kasuan, fabrikatzailearen egiaztagiria, CO2 isuriak % 20 murriztu direla edo erregaiaren erabilera % 20 murriztu dela egiaztatzen duena, edo, hala badagokio, motor berriak ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duen erregai mota edo propultsio-sistema bat erabiltzen duela egiaztatzen duena.
f) Motorraren fabrikatzaileak motor berriaren ezaugarri teknikoak egiaztatzea.
g) Ontziak FEMPA programazio-aldian inbertsio mota bererako laguntzarik jaso ez duela egiaztatzea.
6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
26. artikulua.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe (1230207).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko.
Halaber, ontziko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzera zuzendutako azterlan eta proiektu pilotuak lagunduko dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak, ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, ontzi laguntzaileen jabeak eta arrantza sektoreko elkarteak.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak:
Inbertsioek, guztira 24 metro baino gehiagoko luzera duten ontzientzat, proiektu bakoitzeko onartutako 3.000 euroko kostua izan beharko dute gutxienez, ontzietako tripulatzaileen norbera babesteko ekipamenduetarako inbertsioak izan ezik.
24 metrora arteko ontzietan egin beharreko inbertsioen kasuan, proiektuko gutxieneko kostua 1.000 eurokoa izango da.
Horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek egindako txostena eskatuko da. Txosten horrek justifikatu beharko du inbertsioen eta ontziko segurtasuna hobetzearen arteko erlazioa, eta arraina detektatzeko trebetasuna ez dela handitzen, honako inbertsio hauetarako:
Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa.
Maniobra-helizeei buruzko modernizazioa.
Arraste-ontzietan palo arrantzalea edo popako besoa modernizatzea.
Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea.
Aparailuak altxatzeko eta jasotzeko jasogailuak eta bestelako polipastoak erostea eta instalatzea.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere, hala dagokionean, hautagarriak izango dira.
Gailu bat funtzionamenduan duen ekipoaren edozein zatiren mantentze-lan programatuek edo prebentziokoek ez dute laguntzarik jasotzeko aukerarik izango.
Eragiketa «ontziko inbertsio» bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian, inbertsio mota bererako eta arrantza-ontzi bererako. Halaber, eragiketa «banakako ekipoan» egindako inbertsio bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian, ekipo mota berarentzat eta onuradun berarentzat.
Ontziko edo taldeko edo banakako ekipoetako inbertsioetarako laguntzak emango dira, baldin eta inbertsio horiek laguntza eskaera aurkeztean indarrean dauden Batasunaren, estatu kideen eta autonomia erkidegoen arau betekizunak gainditzen badituzte.
Horrela, besteak beste, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontziko eta oinezko arrantzaleen segurtasuna hobetzeko:
1.– Babes-estalkiak.
2.– Salbamendu-baltsak.
3.– Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.
4.– Lokalizazio pertsonalerako irrati-balizak, ezbeharrak aurkitzeko irrati-balizak (OTS) bezala, arrantzaleen salbamendu-txalekoetan eta laneko arropetan txerta daitezkeenak.
5.– Banakako flotazio-gailuak, batez ere murgilketa edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.
6.– Sorospen-seinaleetarako bengalak.
7.– Soka-jaurtigailuak.
8.– Bertan behera utzi, ontzitik erori, eta abar, gertatuz gero, biziraupena errazteko ekipamendua; «pertsona uretara!» kasuetarako salbamendu sistemak.
9.– Suteak prebenitzeko, detektatzeko eta horien aurka borrokatzeko gailuak, hala nola su-itzalgailuak, suaren aurkako mantak, ke- edo su-detektagailuak eta arnasketa-aparatuak.
10.– Hondoratzeak, uretara erortzeak, harrapatzeak edo irristatzeak eragindako istripuak, kolpeak, ebakiak eta abar prebenitzea.
11.– X bandako radarrak, talka arriskua gutxitzen dutenak.
12.– Suaren aurkako ateak.
13.– Erregai-depositua ixteko balbulak.
14.– Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak.
15.– Xukatzeko ponpak eta alarmak.
16.– Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.
17.– Eskotilak eta ate hermetikoak.
18.– Makina-biltegiak, hala nola chigres izenekoak edo sare-zamaketariak gordetzeko.
19.– Sartzeko pasabideak eta eskailerak.
20.– Ontzigaineko argiak, larrialdietakoak edo bilaketetarakoak.
21.– Azaleraren azpiko oztoporen batek arrantza aparailuak blokeatzen dituen kasuetarako segurtasun-mekanismoak.
22.– Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.
23.– Ontzigaineko segurtasuna hobetzeko ekipoak eta beharrezko gainerako elementuak.
24.– Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa. Txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, ontziko segurtasuna hobetzeko jarduketa justifikatzen duena eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitzen ez direla egiaztatzen duena.
25.– Maniobra-helizeak modernizatzea. Txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, ontziko segurtasuna hobetzeko jarduketa justifikatzen duena eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitzen ez direla egiaztatzen duena.
26.– Arraste-ontzietan arrantza-paloa edo popako besoa modernizatzea. Txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, ontziko segurtasuna hobetzeko jarduketa justifikatzen duena eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitzen ez direla egiaztatzen duena.
27.– Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea. Txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko egin dela justifikatzeko eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez direla handitzen egiaztatzeko.
28.– Aparailuak –erruloa, garabia, estibatzaileak, jiragorak, aparailuak arraste-ontzietan eta itxigailuetan biltegiratzeko sareko danborrak– jasotzeko eta altxatzeko jasogailuak eta bestelako polipastoak erosi eta instalatzea; txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko egin dela justifikatzeko eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez direla handitzen egiaztatzeko.
b) Ontziko edota oinezko arrantzaleen osasuna hobetzeko, hala dagokionean:
1.– Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.
2.– Ontziko larrialdi-tratamendurako medikamentuak eta gailuak erostea.
3.– Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipoak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoetarako gailuak barne.
4.– Ontzian eta lehorrean osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak eskuratzea.
5.– Ontziko osasuna hobetzera zuzendutako informazio kanpainak.
c) Lan baldintzak hobetzeko, bai ontziko arrantzaleentzat, bai oinezkoentzat, hala dagokionean:
1.– Tresneria eta ekipamendu irrati-elektrikoak eta konektibitatearen hobekuntza, ontziko tripulazioaren bizi baldintzak errazteko.
2.– Ontzigaineko barandak.
3.– Babes-estalkiko egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, eguraldi txarretik babesteko.
4.– Kamaroteetako segurtasuna, espazioa eta erosotasuna hobetzeko, eta tripulazioarentzako gune komunak ezartzeko elementuak.
5.– Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipoak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak adibidez.
6.– Pintura eta gomazko tapiz ez-labaingarriak.
7.– Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipoak.
8.– Laneko arropak eta segurtasun-ekipoak, hala nola segurtasun bota iragazgaitzak, arnasketa eta begiak babesteko gailuak, eskularruak, arnesak, prismatikoak eta babes-kaskoak, edo erorketen aurkako babes-ekipamenduak, lehorreko langileak barne.
9.– Larrialdi, segurtasun eta alerta seinaleak.
10.– Ontziko edo lehorreko arrantzaleek beren jarduera profesionalean zuzenean edo zeharka jardutean dituzten arriskuak zehazten dituzten azterketak eta ebaluazioak, arrisku horiek prebenitzeko edo murrizteko neurriak hartzeko.
11.– Ontziko eta oinezko arrantzaleen lan baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.
12.– Bizigarritasunari buruzko erreformak, emakumea tripulazioan sartzea errazteko.
13.– Itsaski-bilketako eremuetatik lehen salmentako tokietara joateko ibilgailu kolektiboak (arrantza sektoreko elkarteentzat soilik).
14.– Oinezko arrantzaleak arrantza-tokietara baldintza hobeetan joatea errazteko ontziak erostea eta modernizatzea.
15.– Oinezko arrantzaleentzako lehorreko instalazioak, lan baldintzak hobetzen dituztenak (aldagelak, komunak, etab.). Bereziki, emakumea lan merkatuan sartzea sustatzen duten guztiak.
16.– Lan-tresnen ergonomia hobetzea, haien erabilera optimizatzeko.
d) Ontziko eta oinezko arrantzaleen higienea hobetzeko, hala dagokionean.
1.– Osasun-instalazioak, hala nola komunak eta konketak.
2.– Elikagaiak gordetzeko ekipoak eta sukaldeak.
3.– Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.
4.– Aireztatzeko, garbitzeko edota desinfektatzeko ekipamenduak edo sistemak, ontzian osasun baldintza egokiak mantentzeko.
5.– Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.
6.– Aipatutako inbertsioez gain, azterlanak eta proiektu pilotuak egin ahal izango dira ontziko segurtasunaren eta lan baldintzak hobetzearen arloan.
4.– Ontziari buruzko betekizunak. Betebehar espezifiko hauek ezartzen dira:
a) Ontziak gutxienez bost metroko luzera izan beharko du perpendikularren artean, eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan egon.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berri baterako, ezta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Proiektuak ezingo du ontziaren arrantza gaitasuna handitu, ez eta arraina detektatzeko trebetasuna ere.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berri baterako edo behin betiko geldiarazteko baja gisa eskainita ez dagoela adierazten duena, eta bost urte igaro baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa eta aurreikusitako finantza-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak: egin beharreko inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu aurkeztuko dira, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira, baldin eta gastuak 14.999 eurokoak edo hortik gorakoak badira (BEZik gabe) hornidura eta zerbitzuen kasuan, eta gastuak 39.999 eurokoak edo hortik gorakoak badira (BEZik gabe) obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez dagoela hori egiten, ematen edo hornitzen dituen nahikoa erakunde; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez jaso beharko da.
d) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
e) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.
f) Erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz egin nahi diren inbertsioek ez dakartela inolako gehikuntzarik ontziaren arrantza-ahalmenean, ez eta arraina hautemateko gaitasunean ere.
6.– Inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketen frogagiriak aurkeztuta, ordainduko dira laguntzak.
27. artikulua.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea gaitasuna handituz (1230208).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko, arrantza-ontziaren tonaje gordina handitzen duten eragiketei lagunduz. Ondorio horietarako, honako eragiketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Eskifaiak bakarrik erabiltzeko ostatu-instalazioak jartzeko edo berritzeko behar den tonaje gordina handitzea, osasun-instalazioak, gune komunak, sukaldeko instalazioak eta ontzigaineko babes egiturak barne.
b) Tonaje gordina handitzea, ondoren ontzian suteak prebenitzeko sistemak, segurtasun eta alarma-sistemak edo zarata murrizteko sistemak hobetzeko edo instalatzeko.
c) Zubi sistema integratuak instalatzeko behar den tonaje gordina handitzea, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta arrantza-ontzien jabeak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egon, gutxienez laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berri baterako, ezta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik.
e) Ontziaren inbertsio proiektuak, hala badagokio, dagokion baimena izan beharko du.
f) Arrantza-ontziak flotaren segmentu batekoa izan behar du, non 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak oreka erakutsi behar duen segmentuko arrantza ahalmenaren eta segmentu horretarako dauden arrantza aukeren artean. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, segmentuen esleipenarekin eta segmentu horren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioarekin.
Horri dagokionez, laguntza autonomikoaren kudeatzaileak egiaztatu beharko du, laguntza onartu aurretik eta ordaintzeko unean, eragindako ontzien oreka edo desoreka egoera zein den, Arrantza Idazkaritza Nagusiak (SGP) flotaren urteko txostenean argitaratutako informazioaren arabera. Ontzia zerrenda horretan ez badago, laguntzaren kudeatzaileak txostena eskatu beharko dio Arrantza Idazkaritza Nagusiari.
g) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea.
h) Arrantza flotan arrantza edukiera berria sartzea konpentsatu beharko da, gutxienez flotaren segmentu bereko laguntza publikorik gabeko arrantza edukiera bera kenduta.
i) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistroan inskribatuta egotea eta itsasoan arrantza jarduerak egin izana gutxienez 60 egunez laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan, eta 60 egunak Arrantza Flotaren Erregistroan alta eman zenetik egin izana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, exekuzio-epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne hartuta. Bertan, laguntzaren xedearen beharra justifikatuko da, egindako inbertsioek segurtasuna bermatuko dutela edo, hala badagokio, osasuna eta lan eta higiene baldintzak hobetuko dituztela, eta horretarako, ontziaren GTak handitu behar direla.
c) Obran erabiliko diren GT gehigarriak jasotzen dituen idazkia, baita GT horien jatorrizko ontziaren identifikazioa ere.
d) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 14.999 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta obren kasuan gastuak 39.999 eurokoak (BEZik gabe) edo hortik gorakoak badira. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten erakunde kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza. Nolanahi ere, obraren edo inbertsioaren balioaren % 50 diruz lagunduko da gehienez, gehi emandako GTen balioaren % 50.
28. artikulua.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230209).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzale gazteak arrantza sektorean sar daitezen sustatzea da, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko eta, zeharka, flota zaharkitua eta eraginkortasun gutxikoa berritzen lagundu ahal izateko.
Laguntzak aurreikusten dira arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko, edo partzialki eskuratzeko, FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluko c) letran xedatutakoaren salbuespen gisa.
2.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten arrantzale gazteak izan daitezke laguntza hauen onuradun:
a) Laguntza eskaera aurkezten den egunean 40 urte baino gehiago ez izatea.
b) Arrantzale gisa gutxienez bost urtez lan egin izana, edo arrantza sektoreko lanbide heziketari buruzko kualifikazio egokia lortu izana (arrantza sektoreko lanbide tituluak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuaren arabera), eta itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta emanda egotea.
3.– Era berean, artikulu honen arabera laguntza eman ahal izango da hainbat pertsona fisikok arrantza-ontzi bat lehen aldiz batera eskuratzeko, betiere horietako bakoitzak artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Halaber, laguntza eman ahal izango da arrantza-ontzi baten jabetza partziala eskuratzeko pertsona fisiko batek, artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu eta uste bada pertsona horrek ontzi horren gaineko kontrol eskubideak dituela, ontziaren edo ontziaren akzioen gutxienez % 33ren jabea delako.
4.– Arrantza-ontziarekin lotutako betekizun espezifikoak:
a) Flotaren segmentu batekoa izan behar du, non Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak oreka erakusten duen segmentu horretarako dauden arrantza aukerekin.
b) Ontziak arrantza jardueretarako ekipatuta egon behar du.
c) Ez du 24 metro baino gehiagoko luzera izan behar guztira.
d) Kostako artisau-arrantzako ontziaren kasuan, Europar Batasuneko ontzidiaren erregistroan inskribatuta egon behar du laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko hiru zerga-ekitaldietan gutxienez, eta bost zerga-ekitaldietan gutxienez beste ontzi mota baten kasuan.
e) Ezin du flotaren erregistroan izena emanda egon laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hogeita hamar ekitaldi fiskaletan baino gehiagotan.
f) Ontziak ez du behin betiko baja eskaerarik izan behar.
g) Ontziaren erosketa balioa merkatuko baliora egokitu beharko da.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Itsas kapitainaren ziurtagiria, gutxienez bost urteko ontziratze-aldiari buruzkoa, edo, hala badagokio, ziurtagiria, edo prestakuntza titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuko tituluekin bat etorriz.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ontzia operatibo dagoela eta Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta dagoela eta ez duela behin betiko bajarik eskatuta.
d) Erosi nahi den ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badu ezarrita, armadorearen erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa adierazten duena erosketaren ondoren egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegora aldatzeko.
6.– Artikulu honi jarraiki diruz lagundutako arrantza-ontzi baten lehen erosketa ez da enpresa baten jabetzaren eskualdaketatzat hartuko, FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluaren g) letraren zentzuan. Nolanahi ere, iruzurraren aurka borrokatzeko neurri gisa, beharrezko neurriak hartu beharko dira ontziaren erosketa iruzurrezko salmenta edo salmenta simulatua ez dela ziurtatzeko. Adibidez, ontzi bat aitaren eta semearen artean saltzen bada, benetako salerosketa egin dela egiaztatu beharko da, eta ez dela legatu edo dohaintza bat.
7.– Laguntzaren zenbatekoari eta ordainketari dagokionez. Iruzurra prebenitzeko neurri gisa, ontzia erosteko kostua merkatuko balioari egokitzen zaiola egiaztatzeko, OIGk mekanismo bat izan beharko du, erosketa prezioa merkatuko prezioekin bat datorrela adierazten duena. Horretarako, azterketa justifikatzaile bat egin ahal izango du ondorio horretara nola iristen den azaltzeko, eta adibidez, FEMPA garatzeko errege dekretuan behin betiko geldiarazteari buruz aurreikusitako behin betiko geldiarazteko baremoa erabili ahal izango du gida gisa, edo eskatu onuradunak ontziaren balioaren peritu-tasazio bat aurkez dezala, besteak beste.
8.– Aurreikusitako laguntzak ez du gaindituko arrantza-ontzia erosteko kostuaren % 40, eta inbertsioa behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da laguntza, erositako ontziaren titulartasuna eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, fakturak eta frogagiriak erantsita.
29. artikulua.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230211).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza produktuen kalitatea, balio erantsia eta segurtasuna handitzea da, produktu berriak garatuz eta daudenak balioztatuz, bai eta arrantza jardueraren jasangarritasuna hobetuko duten azpiproduktuak eta nahi gabeko harrapaketak ere.
Zehazki, arrantzatzen denetik lehen salmentara arte arrantza produktuen balio erantsia edo kalitatea handitzeko, honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Arrantza produktuen balioa handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki arrantzaleei beren harrapakinak merkaturatzeko gaitasuna hobetzeko aukera emanez.
b) Arrantza produktuen elikagai-segurtasuna handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki anisakisari aurrea hartzeko eta haren aurka borrokatzeko inbertsioak, etab.
c) Arrantza produktuen balio erantsia edota elikagai-segurtasuna hobetuko duten ontziko eta lehorreko ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak garatzea edo sartzea helburu duten inbertsioak edo eragiketak.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak, lehorreratzeko betebeharrak araututako nahi gabeko harrapaketak eta arrantza jarduerak sortutako hondakinak balioztatzeko eta kudeatzeko.
e) Balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko azterlanak eta proiektuak.
f) Produktu berriak garatzea edo ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak sartzea helburu duten eragiketak, produktuen balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko elkarteak eta teknologia eta berrikuntza-operadoreak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
Ontziko inbertsioen kasuan, gutxienez 60 eguneko arrantza jarduera behar da itsasoan, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Oinezko arrantzaleek alta emanda eta lizentzia indarrean izan beharko dute laguntza eskatzeko unean.
Elkarteen kasuan, erakunde eskatzailearen instalazioetan sartzen diren ekintza kolektiboak lagundu ahal izango dira diruz, eta ez dira diruz lagunduko elkarteak osatzen dituzten ontziek edo oinezko arrantzaleek egindako inbertsio indibidualak.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta erakundeek aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan: Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) 60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
30. artikulua.– Berrikuntza (1230212).
1.– Laguntza-lerro honen helburua sektorea etengabe hobetzen eta modernizatzen laguntzea da, bai ekoizpen-prozesuetatik, ekipoetatik eta teknologiatik, bai ingurunearen babesa eta kontserbazioa hobetzea ere.
Jarduera mota honen esparruan, diruz lagundu ahal izango dira berrikuntza-proiektuetara bideratutako eragiketak, helburu hauetakoren bat badute:
a) Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria hobetzea.
b) Itsasoko baliabide biologikoak eta ekosistemak babestea eta kontserbatzea.
c) Jardueren ingurumen-aztarna murriztea.
d) Produktu eta ekipo berriak edo nabarmen hobetuak garatzea eta sartzea, hala nola energetikoki efizienteagoak edota selektiboagoak diren arrantza tresnak, teknikak edo teknologiak.
e) Hondakinen kudeaketako prozesu eta teknika berriak edo hobetuak.
f) Segurtasun eta lan-baldintzen kudeaketa eta antolaketa-sistema berriak edo hobetuak.
g) Irtenbide digital berritzaileak erabiltzen dituzten lan-metodo berriak.
h) Arrantza ekoizpenari balioa eransteko metodo edota teknika berritzaileak, produktuen eraldaketa eta merkaturatzea barne.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia edo berrikuntza-operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren arrantza sektoreko operadoreak.
3.– Baldintza hauek bete behar dira onuradunari eta proiektuari dagokionez:
Finantzatutako eragiketak erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek egingo dituzte, edo haiekin lankidetzan egingo dira. Dagokion erakunde zientifiko edo teknikoak baliozkotuko ditu emaitzak.
Aurkezten diren proiektuek ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduerak barne hartu ahal izango dituzte, ekoizpen-prozesu, produktu edo zerbitzu bat sortzeko edo nabarmen hobetzeko. Proiektuek merkatuan daudenetatik bereizten den alderdi teknologiko, prozesu edo teknika bat erakutsi beharko dute.
Teknologia edo berrikuntza-operadoreak onuradun izan daitezke teknologiaren garapenak arrantza produktuen ekoizpenarekin, eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotura duenean. Kontzeptu horien barruan jarduera antolatzea errazten duen teknologiaren garapena sartzen da.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
Berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, laguntza hori jaso ahal izateko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/es/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes.aspx) dokumentuaren zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko atalean ezarritakoa bete beharko da.
31. artikulua.– Prestakuntza (1230213).
1.– Laguntza-lerro honen helburua beharrezko baldintzak sustatzea da, arrantza sektoreak lanbide heziketa nahikoa eta beharrezkoa izan dezan ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko, horien bidez sektorearen lehiakortasuna, garapen profesionala eta lan baldintza hobeak bultzatzeko.
2.– Laguntza hauen onuradunak hirugarren zerrendako arrantza-ontzien armadoreak eta jabeak izan daitezke, titulazioa lortu eta arrantza titulu profesionala lortzeko arrantza-ontzietan nahitaezko prestakuntza egin behar duten tituludunen ontziratzea errazten dutenak.
Prestakuntza hori enplegu-emailearen eta langilearen arteko kontratu baten bidez formalizatuko da, arrantza titulu profesionala lortzeko behar den aldirako.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek egiaztatu beharko dute ontziratzen diren lagunek jarraian adierazitako tituluetako bat dutela:
a) Lanbide Heziketako tituluak:
Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikaria, Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen azaroaren 18ko 1691/2011 Errege Dekretuan arautua.
Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikaria, Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuan arautua.
Ontzi eta itsasontzien makineria zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria zainketa antolatzeko goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1075/2012 Errege Dekretuan arautua.
Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1072/2012 Errege Dekretuan arautua.
b) Arrantzako titulu profesionalak:
Arrantzako Kapitaina.
Alturako Patroia.
Itsasertzeko Patroia.
Itsasertzeko Patroi Balioaniztuna.
Arrantzako Tokiko Patroia.
Itsasontziko Mekanikari Nagusia.
Itsasontziko Mekanikaria.
4.– Onuraduna ontziratu dela agiri bidez egiaztatu ondoren, kostuari buruzko fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
Laguntzak lanbide arteko gutxieneko soldata estaliko du, baita langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio gastuak ere. Nolanahi ere, laguntza ez da 40.000 eurotik gorakoa izango onuradun bakoitzeko, programazio-aldian.
32. artikulua.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230214).
1.– Laguntza-lerro honen helburua kontrola indartzea da, ikuskapen kanpainak eta sektorearen lankidetza areagotuz. Teknologia berriak, bitarteko elektronikoak eta analisi-sistemak sustatuko dira, honako hauek hobeto kontrolatu ahal izateko: debekuguneak, arrantza-ahalegina, legez kanpoko eta aitortu gabeko arrantza, lehorreratzeko betebeharra eta ontziko kontrola, flotaren ekipamenduen modernizazioa bultzatuz. Sektorea gehiago inplikatuko da kontrol eta ikuskapen-lanetan, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Zehazki, diruz lagundu ahal izango dira eragiketa hauek:
a) Teknologia eta proiektu pilotuak, ekipoak eta programa informatikoak (Big Data eta machine learning sistemak barne), ontziak lokalizatzeko sistemak (SLB), telebista-zirkuitu itxiko sistemak (CCTV), arriskuak bildu, kudeatu, baliozkotu, aztertu eta kudeatzeko sare informatikoak erosi, instalatu eta garatzea, kontrolarekin lotutako webguneen bidezko aurkezpena, eta arrantzari buruzko datuetarako laginketa-metodoak trukatzea eta garatzea, bai eta sektore arteko datuak trukatzeko sistemekiko interkonexioa ere, eta baxurako flotaren zati bati geolokalizazio-ekipamenduak ematea.
b) Arrantza sektoreko operadoreen datuak Europar Batasuneko estatuetako agintaritza eskudunei transmititzeko eta arrantza produktuak merkaturatzeko beharrezkoak edo nahitaezkoak diren osagai, ekipo eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, datuak erregistratu eta jakinarazteko sistema elektronikoetarako (ERS), ontziak satelite bidez lokalizatzeko sistemetarako (SLB) eta kontrolerako erabiltzen diren identifikazio automatikoko sistemetarako (AIS) beharrezko osagaiak barne, bereziki 12 metro baino gutxiagoko ontzietarako.
c) 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 58. artikuluan aipatzen den arrantza eta akuikultura produktuen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezkoak diren osagaiak, ekipoak eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, erauzketa-arrantzaren salmenta-oharrak eta akuikulturaren trazabilitate dokumentuak integratzea, bai eta lehen merkaturatzearen aurretik sor daitezkeen dokumentuak ere.
d) Beste kontrol-bitarteko batzuk erostea, hala nola motorraren potentzia neurtzeko gailuak eta pisatzeko ekipoak.
e) Kontrolerako eta jarraipenerako araubide berritzaileak garatzea eta arrantzaren kontrolarekin lotutako proiektu pilotuak aplikatzea, arrainen DNAren analisia edo kontrolerako webguneak sortzea barne.
f) Hainbat ekimen, hala nola mintegiak eta tresna informatiboak, arrantzaleak eta beste alderdi interesdun batzuk, hala nola ikuskatzaileak, fiskalak eta epaileak, bai eta jendea oro har ere, legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzaren aurka borrokatzeko beharraz, eta APEren arauen aplikazioaz sentsibilizatzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, eta akuikulturako, eraldaketako, merkaturatzeko eta kontsumitzaileari saltzeko operadoreak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
Ez dira diruz lagunduko laguntza eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza antolamenduko eskualde-erakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPA Erregelamenduaren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta erakundeek aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan:
Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
Proiektua deskribatzeko memoria.
60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
b) Gainerako kasuetan:
Proiektua deskribatzeko memoria.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
33. artikulua.– Arrantza portuak, lehorreratze lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230215).
1.– Laguntza-lerro honen helburua lehorreratutako produktuen kalitatea hobetzea eta haien kontrola eta trazabilitatea areagotzea, lehorreratzeko betebeharra betetzen dela eta harrapaketa guztiak guztiz aprobetxatzen direla erraztea, energia eraginkortasuna handitzea, ingurumena babesten laguntzea, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea, azpiegituren segurtasuna hobetzea klima aldaketak eragindako gertaera meteorologikoen aurrean, eta portuetan kudeaketa adimenduna eta digitalizatua egitea da. Honakoak lagunduko dira:
a) Arrantza portu, lonja, lehorreratze leku, pantalan eta ainguralekuetako azpiegiturak, ekipoak eta makineriak hobetu eta modernizatzeko inbertsioak.
b) Jarduketak eta proiektuak portuetan, jarduerak dibertsifikatzeko eta espazioak berreskuratzeko, produktuak prestatu, kontsumitu eta sustatzeko, arrantza kulturako jarduerak, erakusketak eta museoak zabaltzeko, arrantza herritarrengana hurbiltzeko xedez.
c) Lehorreko segurtasun eta osasun neurriekin lotutako ekintzetarako laguntzak eman ahal izango dira, portu, lonja eta lehorreratze lekuetan osasunarekin lotutako mehatxuei (COVID) aurre egiteko eta arintzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak, portuko agintari eta eragileak, arrantza portuen kudeaketan laguntzen duten operadore pribatuak, jabari publikoaren titular izan gabe erabiltzeko eta kudeatzeko jabari horren gaineko emakida duten operadore publiko edo pribatuak, sare konpontzaileen aintzatetsitako erakunde profesionalak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
Arrantza sektoreko elkarteak onuradunak izateko, ezinbestekoa izango da portu-instalazioak kudeatzeko ardura izatea.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak:
Ez da laguntzarik emango portu edo lonja berriak eraikitzeko. Hala ere, lehorreratze leku berriak eta horiei lotutako azpiegiturak eraikitzeko inbertsioetarako laguntzak eman ahal izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek proiektuaren azalpen memoria bat aurkeztu beharko dute, inbertsioak laguntza-lerro honen helburura bideratuta daudela adieraziz.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
34. artikulua.– Berrikuntza akuikulturan (1230216).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura sektorean hobekuntza teknologikoa eta lehiakortasuna sustatzea da, gaurko eta etorkizuneko ekonomia-, gizarte eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, eta eragiketa hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura ustiategietan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolakuntzakoak garatzea, bereziki ingurumenean duten eragina murrizteko eta klima aldaketaren inpaktua ebaluatu eta horretara egokitzeko, espazioaren aprobetxamendua hobetzeko, elikadura eta nutrizioa optimizatzeko, akuikulturan baliabideen erabilera jasangarria bultzatzeko, prozesuak, baliabideak eta hondakinak ekonomia zirkularraren bidez optimizatzeko, abereen osasuna, ongizatea eta elikagai-segurtasuna hobetzeko, ekoizpen jasangarriko metodo berriak errazteko edo espezieak (genetikoak eta fisiologikoak) hobetzeko, eta trazabilitatea hobetzeko, besteak beste.
b) Merkatuko potentzial ona duten akuikultura espezie berriak, produktu berriak edo funtsean hobetuak, prozesu berriak edo hobetuak, edo ustiategiak kudeatzeko eta antolatzeko sistemak garatzea edo merkatuan sartzea.
c) Produktu edo prozesu eta zerbitzu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea, esparru ekonomikoan edo soziologikoan ezagutzak dakartzatenak.
d) Zehazki, lerro honen xedearekin bat datozen neurriak honako hauek izan daitezke:
Laboreak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
Espezie, prozesu eta hazkuntza sistema berriak bilatzea.
Ingurumen inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+Bren bidez.
Arrain-irin eta -olioekiko mendekotasuna murriztea, animalien ongizatea hobetzea.
Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+Bko emaitzak transferitzeko mekanismoak eta sareko lana indartzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera aitortutako erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia edo berrikuntza operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak.
Teknologia edo berrikuntza operadoreak onuradun zuzenak direnean, erakunde zientifiko edo tekniko aitortuekin elkartuta edo lankidetzan egin beharko dituzte eragiketak. «Lankidetza» deritzo aipatutako erakundeek proiektuan parte hartzeari, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako edozein modalitateren bidez, edo erakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza-sistema formalen bidez.
Salbuespen gisa, laguntza-lerro honetan, hirugarren batzuekin azpikontratatzeko aukera aurreikusten da, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 90era arte gehienez, eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Berrikuntza proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
c) Onuraduna elkarte bat denean edo lankidetza-kasu bat denean, kide guztiek sinatutako agiria, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak jasotzen dituena, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, ordainketa fakturak eta frogagiriak aurkeztuta, eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.
35. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230217).
1.– Laguntza-lerro honen xedea sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzea da, Itun Berdearen eta Etxaldetik Mahaira Estrategiaren helburuak lortzen lagunduko duten inbertsioei laguntza emanez; bai eta «Espainiaren ekarpena EBren itsas eta kontinente-akuikulturaren garapen jasangarrirako jarraibideei (2021-2030)» delakoaren eta akuikultura estrategia autonomikoen helburuak lortzea ere; enpresa-espiritua sustatzeaz gain, eta honakoak bultzatuko dira:
a) Akuikultura ekonomikoki bideragarri, lehiakor eta erakargarri baterako inbertsioak.
b) Akuikultura ustiategien mendeko eta akuikultura instalazioari zuzenean lotutako azpiegiturak hobetzea eta eraikitzea (ontzi osagarriak erosi edo modernizatzea, Interneterako sarbidea...).
c) Instalazioak babestea klima-ezbeharretatik, ingurunearen eta uraren aldaketetatik eta harrapakarietatik.
d) Akuikultura enpresa berriak sortzea akuikultore berrien eskutik, enpresa-espiritua bultzatzeko eta belaunaldi-erreleboa errazteko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
36. artikulua.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230218).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, karbono aztarna murriztuz, eraginkortasun energetikoa areagotuz eta energia iturri berriztagarrietara birmoldatuz, eta FEMPAk hauek lagundu ahal izango ditu:
a) Klima neutraltasunari laguntzeko inbertsioak, karbono aztarna murriztuz, akuikultura enpresak birmoldatuz, energia eraginkortasuna handituz edo akuikultura enpresak energia iturri berriztagarrietara birmoldatzea sustatuz.
b) Klima aldaketa arintzen eta horretara egokitzen laguntzen duten akuikultura-sistema edo-ereduetako inbertsioak, karbono-hustutegi gisa edo klimaren aldetik neutroak diren espezie gisa, hala nola moluskuak, algak, fanerogamoak eta beste batzuk.
c) Akuikultura enpresen instalazioak, prozesuak edo teknologiak egokitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
37. artikulua.– Akuikulturak ingurumen egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen zerbitzuak ematea (1230219).
1.– Laguntza-lerro honen helburua aldaketa eta ekoizpen sistema jasangarriagoetara eta ingurumena errespetatzen dutenetara egokitzea sustatzea da, hori babesten eta kontserbatzen laguntzeko, eta honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Ingurumen egoera ona lortzen eta ingurumena zaintzen, berreskuratzen eta leheneratzen laguntzen duten inbertsioak eta bestelako jarduerak.
b) Gainera, konpentsazioak aurreikusten dira kasu hauetan:
Akuikultura metodoak bateragarri egitea, ingurumenari eta inguruko biodibertsitateari laguntzeko, Europako ingurumen legeria nahitaez betetzetik harago doazenean.
Ingurumena lehengoratzea, itsasoan, trantsizioko edo marearteko uretan hondakinak, arrantza eta akuikultura sektoreak galdutako aparailuak, zaborrak eta bestelako hondakinak biltzea, eta isuriak prebenitzea eta harrapakarien kudeaketa, Europako ingurumen legeria nahitaez betetzetik harago joaten denean.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
38. artikulua.– Animalien osasun eta ongizate neurriak (1230220).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura ustiategietako animalien osasuna eta ongizatea sustatzea, babestea eta hobetzea da, eta honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Gaixotasunak desagerrarazteko programak, zaintza zoosanitarioa, jardunbide hobeak garatzea, albaitaritza edo farmazia-azterketak eta defentsa sanitarioko taldeei laguntzera bideratutako jarduerak.
b) Gainera, osasun publikoaren esparruan, molusku eta itsasoko beste ornogabe bizi batzuen akuikultura operadoreei konpentsazioa emateko jarduketak ere aurreikusten dira:
Ezohiko hilkortasun masibo baten ondorioz jarduerak aldi batez eteteagatik.
Toxinak sortzen dituen planktonaren ugalketa edo bioxinak dituen planktonaren presentzia dela eta, uzta jarduerak eteteagatik.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko elkarteak; Osasun Babeseko Elkarteak (ADS); berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
39. artikulua.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230221).
1.– Laguntza-lerro honen helburua prestakuntza, ezagutzaren transferentzia eta sareko lana dira, belaunaldien arteko erreleboa, espezializazioa, garapen profesionala eta praktika eta esperientzia hobeen aplikazioa sustatzeko aukerak baitira, eta honako hauei eman ahal izango zaizkie laguntzak:
a) Lanbide heziketa, etengabeko ikaskuntza, ezagutza zientifiko eta teknikoen eta praktika berritzaile eta jasangarriagoen hedapena, jardun ekintzailea, lanbide-ziurtagiriak edo prestakuntza-jarduerak, besteak beste, lanbide-egiaztapena, akuikulturan gaitasun profesional berriak eskuratzea eta gaitasun digitalak eskuratzea ahalbidetzen dutenak.
b) Lan baldintzak hobetzea eta laneko segurtasuna sustatzea.
c) Sarean lan egitea eta esperientzia eta jardunbide hobeak trukatzea akuikulturako enpresa edo erakunde profesionalen eta beste alderdi interesdun batzuen artean, hala nola erakunde zientifikoak eta teknikoak, akuikulturako prestakuntza zentroak, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen dutenak edo administrazioko erakunde eskudunak.
d) Gizarte-, zerga eta enpresa-hobekuntzetarako sektorekako azterketak, lanaldietan nahiz ordainsarietan lan egonkortasuna hobetzeko bidean jarraitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, Osasun Babeseko Elkarteak (ADS), erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
40. artikulua.– Akuikultura ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230222).
1.– Laguntza-lerro honen helburua lurraldea sakonago ezagutzea da, akuikultura jarduerarako eremu egokienak zein diren zehazteko, eta beraz, akuikulturaren garapen jasangarrirako eta izan daitezkeen kalteak prebenitzeko ingurunean beharrezkoak diren jarduerak planifikatzeko eta gauzatzeko, eta hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura ekoizpeneko eremuak zehazten lagunduko duten azterlanak, programak eta planak, espazioa hobetzeko eta antolatzeko.
b) Akuikulturak jasan litzakeen kalte larriak edo hilkortasuna nahiz gaixotasunak areagotzearen ondorioz sortu ahal zaizkionak prebenitzeko ekintzak.
c) Laguntza instalazioak eta azpiegiturak hobetzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek hau aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
41. artikulua.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230223).
1.– Laguntza-lerro honen helburua da hobekuntza teknologikoaren garapena, prozedurak, produkzio sistemak, erabakiak hartzea, ezagutzaren transferentzia eta abar sustatzea, akuikulturaren jasangarritasuna areagotzeko, eta zenbait jarduketa aurreikusten dira akuikultura jasangarriaren arloko ezagutza hobetzeko:
a) Azterketak edo proiektuak egitea.
b) Teknologia berriak eskuratzea, hala nola Big Data, adimen artifiziala edo machine learning erabiltzea.
c) Sistema informatikoak eta ekipoak erostea.
d) Datu-base berriak ezartzea edo kanpaina zientifikoak, landa-lanak eta transferentzia teknologikoa garatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko elkarteak; berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia eta berrikuntza-operadoreak; irabazi-asmorik gabeko entitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
42. artikulua.– Akuikultura ustiategietarako berariazko aholkularitza zerbitzuak (1230224).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura ustiategien errendimendua, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea da, aholkularitza zerbitzuen bidez. FEMPAk ustiategientzako aholkularitza tekniko, zientifiko, teknologiko, juridiko edo ekonomikoko zerbitzuak lagunduko ditu, xede hauetarako:
a) Baimen eta kudeaketa arloko beharrak, akuikultura ustiategiek Europar Batasuneko araudia eta legeria nazionala bete ahal izan ditzaten.
b) Jarduera abian jartzeko eta jarraipena egiteko araudi aplikagarrian jasotako azterlanak eta txostenak egitea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/92/EE Zuzentarauan aipatzen diren ingurumen inpaktuaren ebaluazio azterketak; ingurumen jarraipenerako ezarritako baldintzak eta neurriak, eta beste batzuk betetzea).
c) Europar Batasuneko eta Estatuko araudian oinarritutako laneko osasunari eta segurtasunari buruzko arauak.
d) Merkaturatzea eta enpresa-estrategiak.
e) Administrazio-eskakizunen arloko beharrak, ustiategia kokatuta dagoen espazioei eta jabariei dagokienez.
f) Laguntza teknikoa, instalazioen lehiakortasuna eta ingurumen jasangarritasuna azterlan, memoria tekniko edo produktuen bidez hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak, eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren, fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta, ordainduko da laguntza.
43. artikulua.– Sektorearen antolaketa hobetzea. Ekoizpen eta merkaturatze-planak (1230225).
1.– Laguntza-lerro honen helburua ekoizleen elkarteen (OPPak) ezarpena eta funtzionamendua bultzatzea da. Honakoak lagundu ahal izango dira:
a) OPPak, ekoizleen erakundeen elkarteak (AOP) edo lanbide arteko elkarteak (OIP) sortzea, 1379/2013 (EB) Erregelamenduko II. kapituluko II. atalaren arabera aitortuta egon behar dutenak.
b) OPPak, OIPak eta horien elkarteak sortzeko aldez aurreko azterketak eta ebaluazioak.
c) Ekoizpen eta merkaturatze-planak (PPyCak) prestatzea eta aplikatzea, 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke ekoizleen elkarteak (OPP), lanbide arteko erakundeak (OI), OPP eta OI elkarteak eta arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek dagokion planean jasotako neurriak onartzen dituen Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren txostena aurkeztu beharko dute. Gainera, dokumentazio hau:
a) Azalpen memoria, garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena xehetasunez jasotzen duena eta haien interes kolektiboa justifikatzen duena.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
c) Ekoizleen erakundeen kasuan, negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazioa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
5.– Aurreikusitako gastuen % 55eko aurrerakina eman ahal izango da, ekoizpen eta merkaturatze-plana onartu ondoren, laguntza emateko ebazpenaren ondotik. Aurrerakin hori eskatu ahal izango da, baina aldez aurretik, diruz lagundutako jarduketak egin ahal izateko aurrerakin hori behar duela arrazoitu beharko du eskatzaileak eskabide baten bidez. Dirulaguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta dirulaguntza hori 180.303,63 eurotik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion deklarazioaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute.
Abalak laguntzaren nominala estali beharko du, gehi haren interesak, gehienez ere urtebeterako, eta nominalaren ehuneko hamabosteraino balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako. Zatikako ordainketen kasuan, aipatutako zenbatekoa ere zatika kalkulatuko da, une bakoitzean ordaindutako zenbatekoen arabera. Abalak nahitaez jaso beharko du abal-emaileak administrazioaren aurrean duen betebehar solidarioaren klausula.
44. artikulua.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230226).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen eta horiei lotutako onuren ezagutza hobetzea da, arrantza eta akuikultura produktuak sustatuz, merkatu berriak irekiz eta daudenak sendotuz. Honakoak lagunduko dira:
a) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuak eta jarduera komunikatzeko eta sustatzeko kanpainak, hala nola nahi gabeko harrapaketei, giza kontsumorako ez diren harrapaketei eta lehorrean sortutako azpiproduktuei buruzko informazio kanpainak, bai eta kontsumitzaileei etiketei eta trazabilitateari buruzko informazioa emateko kanpainak ere.
b) Azokak, biltzarrak, ekitaldiak, mintegiak eta erakusketak antolatzea eta horietan parte hartzea, baita horietan informazio-espazioak alokatzea ere.
c) Merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten produktuak sustatzea.
d) Komunikazio edo sustapen-proiektuak, arrantzako, akuikulturako eta kateko produktuak eta jarduerak sustatzeko kanpainak ebaluatzeko eta planifikatzeko, edo merkatu berriak bilatzeko. Ez da laguntzarik emango marka komertzialen eragiketetarako.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak, eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak.
3.– Honako hauekin lotutako kanpainak sustatu ahal izango dira:
a) Merkaturatu daitezkeen espezieak.
b) Merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak, giza kontsumorako ez diren harrapaketak eta lehorrean sortutako azpiproduktuak.
c) Ingurumena errespetatzen duten edo akuikultura ekologikoko metodoekin lortutako produktuak, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren zentzuan, baita ingurumen-babeseko figura duten naturaguneetan lortutako produktuak ere.
d) Arrantzako eta akuikulturako produktu jasangarrien etiketatzea eta trazabilitatea.
e) Arrantza eta akuikultura jarduera ezagutzea.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena xehetasunez azaltzen duena eta haien interes kolektiboa justifikatzen duena.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
45. artikulua.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230227).
1.– Laguntza-lerro honen helburua trantsizio berdeari laguntzea da, ingurumen inpaktua murrizten duten, eta deskarbonizazioa eta ingurunea babesten duten jarduketetarako inbertsioak laguntzeko, ekonomia zirkularra sustatuz, klima aldaketa arinduz eta horretara egokituz, eta ekoizpen eta merkaturatze-sistema jasangarriagoetara egokituz.
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntza hauek emango dira:
a) Produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzea.
b) Energia eraginkortasuna areagotzea, ingurumen inpaktua murriztea edo arrantza produktuen banaketaren mugikortasun jasangarria hobetzea.
c) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan baldintzak hobetzea.
d) Ekonomia zirkularraren alde egitea, honako hauen bidez: prebentzioa; prozesuen optimizazioa, hondakinen minimizazioa (ekodiseinua eta ekoeraginkortasuna); nahi gabeko harrapaketen eta azpiproduktuen aprobetxamendu komertziala; bazterkinen erabilera azpiproduktuak garatzeko; giza kontsumorako erabili ezin diren arrain komertzialen harrapaketak eraldatzea; eta eraldaketa-jarduera nagusietatik lortutako azpiproduktuak eraldatzea.
e) Akuikultura ekologikoko produktuen eraldaketa sustatzea, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluen arabera.
f) Operadoreak betetze eta ziurtapen-baldintzetara egokitzea sustatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz akuikultura ekologikoko produktuei dagokienez.
g) Produktu eta prozesu berriak edo hobeak sortzen dituztenak, edo produktuak eraldatzeko, kontserbatzeko edo merkaturatzeko kudeaketa eta antolaketa-sistema hobetuak sortzen dituztenak. Proiektu pilotuak ere jasotzen dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak, arrantzako edota akuikulturako produktuak merkaturatzen eta eraldatzen dituzten sektoreko operadoreak, erakunde zientifiko edo teknikoak, teknologia edo berrikuntza-operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena xehetasunez azaltzen duena eta haien interes kolektiboa justifikatzen duena.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
46. artikulua.– Merkaturatzea sustatzea, kalitatearen eta arrantzako eta akuikulturako produktuen balio erantsiaren, ontzien eta produktuen aurkezpenen esparruan (1230228).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen merkaturatzea sustatzea eta erraztea da, haien balio erantsia areagotuz ziurtapen-sistemen bidez, produktuak eta azpiproduktuak balioetsiz, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna indartzeko tresna teknikoak eta teknologikoak garatuz.
Ikerketak, analisiak, ebaluazioak, aplikazioak eta garapen teknologiko eta informatikoak (hardwarea eta softwarea, besteak beste) lagundu nahi dira, arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitatea, elikagai-segurtasuna eta balio erantsia sustatzeko, honakoen bidez:
a) Ekoizpenaren eta merkatuen gardentasunean laguntzea, baita produktuen trazabilitatean ere.
b) Merkaturatzean teknologia berriak erabiltzea, hala nola online merkataritza.
c) Produktu jakin batzuen erregistroa eta merkaturatzea sustatzea eta bultzatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo akuikultura ekologikoko produktuena, 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.
d) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuen ziurtapena eta merkaturatzea sustatzea, kostako artisau-arrantzako produktuak eta operadore txikien akuikulturakoak barne.
e) Produktuen aurkezpena eta ontziratzea sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak, eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduketa horien artean egon daitezke hornidura katearen ekoizpen-, eraldaketa eta merkaturatze-jarduerak.
Jarduera mota horretarako inbertsio materialen kostuak aukeratu ahal izango dira, azpiegiturekin lotutako inbertsioenak izan ezik. Neurriak ezartzeko behar diren inbertsio ez-materialek, softwareek adibidez, FEMPAren laguntza ere jaso dezakete.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena xehetasunez azaltzen duena eta haien interes kolektiboa justifikatzen duena.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.