Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2023ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
4414

IRAGARKIA, Basauriko Udaleko Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroaren egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren zuzenketei buruzkoa.

Presidentearen 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren (2022ko maiatzaren 27ko BAO, 101. zk.) bitartez onetsitako egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzan zuzenketak egitea. 146 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2023-08-01(e)koan, Basauriko Udaleko «Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa» erakunde autonomoan aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan egindako aldaketak argitaratu ziren, Presidentearen 2023ko martxoaren 31ko Ebazpenaren eta Kontseilu Errektorearen 2023ko ekainaren 12ko erabaki bidez onetsitakoak; honako hau xedatzen dute:

Lehenengoa.– «Etxe Maitia, Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa» erakunde autonomoaren Presidenteak 2022ko maiatzaren 18an emandako Ebazpenean (2022ko maiatzaren 27ko BAO, 101. zk.) hautemandako akats materiala zuzentzea, sukaldeko laguntzailearen 7.2 postuari dagokionez; eta Presidentearen Ebazpen berean, enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren handitzea zuzendu eta Zuzendaritzako laguntzailearen 2.3 postua gehitzea, ebazpen honen I. eranskinean adierazitako baldintzetan, Presidenteak 2023ko martxoaren 31ko Ebazpena eman ostean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6 zenbakiko Epaitegian bideratu den 189/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ondorioztatutako asmoan amore emateari dagokionez. Errekurtso hori Organismo Autonomo honen Kontseilu Errektorearen 2022-05-18ko Ebazpenaren aurka bideratu da, zeinaren bitartez onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldaketa (2022-05-27ko BAO, 101. zk.).

Bigarrena.– Indar barik uztea 2022ko abenduaren 30eko BAOn (248. zk.) argitaratutako Sukaldeko Laguntzailearen 7.1 posturako oinarri espezifikoak.

Hirugarrena.– «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratzea zuzendutako akatsaren iragarkia.

Hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2023ko abuztuaren 28a.

Kontseilu Errektorearen lehendakaria,

MARÍA LARRÍNAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala