Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4373

IRAGARKIA, 219/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Javier Antonio Gońi González jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 219/2023 prozedura laburtu bidez izapidetua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 22ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1736/2022, 1844/2022, 1845/2022, 1846/2022 eta 1848/2022 Ebazpenen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horien bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Mantentze Lan Elektrikoetako Ofiziala, Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala, Mantentze Lan Mekanikoetako Ofiziala eta Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala