Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4372

IRAGARKIA, 2023ko irailaren 11koa, Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkariarena, Erribera Beitiako (Araba) udalerrian «4 MWn/4,66 MWp-ko» Beitia «instalazio fotovoltaikoa, 30 Kvko sarearekin lotura duena» egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen IX. tituluan eta Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da proiektu hau:

– Eskatzailea: Mirador Norte FV SL; IFK: B-01593540; helbide soziala: Zugazarte etorbidea, 32 – 2. bulegoa. 12, Getxo, 48930, Bizkaia.

– Eskaera: aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea teknologia fotovoltaikoaren bidez.

– Erreferentzia: 01 GEY 202200014 «4 MWn/4,66 MWp-ko»Beitia«Instalazio Fotovoltaikoko Proiektua, 30 KV-ko sarearekin lotura duena»

– Instalazioaren ezaugarriak:

a) Lurrean dagoen planta fotovoltaikoa, 665 Wp-ko potentziadun 7.020 panel fotovoltaikok eta 125 kW-ko 32 inbertitzailek osatua.

b) 4000 kVAko transformazio-zentro bat, hau da, transformadorea eta ETko gelaxkak, gainazalerako eraikin prefabrikatu trinko batean.

c) Gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan ETko gelaxken bidez ebakitzeko zentro bat.

d) Lurpeko eta aireko ebakuazio-linea, transformazio-zentrotik ebakitze-zentroraino, Miranda STko (30 KV) 6. linean kokatua, 16133. eta 16134. zenbakiko zutoinen artean –Miranda industriala 5, 30 kV–.

e) Instalazioaren potentzia: 4 MWn.

– Instalazio fotovoltaikoaren kokapena: 1. poligonoa, 30., 31., 34., 35., 36. eta 37. partzelak, Erribera Beitian (Araba).

– Aurrekontua: 1.614.253,17 euro.

– Proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, proiektua Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean) aztertu ahal izan dadin:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/,

eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu daitezen hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.


Azterketa dokumentala