181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 3 orri.)
- EPUB (151 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4371
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 5ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 30/13 kV-eko Montorretas transformazio azpiestazioaren berrikuntza, zeinetan 30kV eta 13kV-eko sistemak trinkotuko diren eta 1. Transformadorea (T-1) aldatuko den. Proiektua Durangoko (Bizkaia) udal-mugartean lekututa dago.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA). Dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE); Goi-tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00046.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Durangoko udal-mugartea.
– Aurrekontua, guztira: 2.319.139,20 euro.
– Helburua: kanpoko aparamenta, ohiko kontrol-sistema kableatua eta zaharkitutako babesak aldatzea. Horien ordez, sistema blindatuak eta kontrol eta babes integratu digital berriak instalatuko dira. Egindako berrikuntzak sistemara posizio gehiago konektatzea ahalbidetuko du eta zonaldeko banaketa-sarearen hornikuntzaren fidagarritasuna eta kalitatea hobetuko ditu.
– Instalazioaren ezaugarriak: Maria Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak 2023ko urtarrilean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Durangoko udaletxean edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2023ko irailaren 5a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.