Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4368

AGINDUA, 2023ko irailaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2023ko apirilaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideen ebazpena. Agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2023ko dirulaguntzetarako.

Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk., eta haren akats-zuzenketa 2015eko irailaren 8ko EHAAn, 170. zk.) arautzen du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak emateko modua. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara emango da urteko deialdiaren ebazpena.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztu diren erakunde eskatzaile onuradunak, lortu duten balorazioa, eta erakunde bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa (agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2023ko dirulaguntzetarako). Datu horiek guztiak eranskinetan jasota daude.

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala