181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4367
EBAZPENA, 2023ko irailaren 8koa, Justiziako sailburuordearena, 2023ko ekitaldirako espetxe-arloko lanari eta ikerketari «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko dena.
Maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren bidez, espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria sortu eta arautu zen.
Justiziako sailburuordearen 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez (2023ko uztailaren 28ko EHAA, 143. zk.), espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko deialdia egin zen 2023ko ekitaldirako.
Deialdi-ebazpenaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera eta maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideekin bat etorriz osatutako epaimahaia bildu ondoren, erabaki arrazoitu bat eman zuen eta saria emateko proposamena egin zuen.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Saria ematea.
Espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria ematea, 2023ko ekitaldirako, «Arrats» elkarteari: prebentzioa, arreta, birgizarteratze integrala eta gizarte-egoera ahuleko kolektiboen eskubideen defentsa, haien ibilbideagatik eta espetxeetan birgizarteratzearen arloko programetan egindako lanagatik, eta zigortuen bizi-baldintzak duintzen ahalegintzeagatik.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 8a.
Justiziako sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.