181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 3 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4366
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2023. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak (Berriker).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren III. Eranskinean «Memoriaren eta aurrekontuaren eredua». Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko (Berriker) laguntzen 2023ko deialdiaren oinarriak onartzen dira. Agindua 2023ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 164. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2023/4065 (39/32) orrialdean,
hau dio:
«1.– Bete beharreko baldintzak.
Zergatik betetzen du proiektuak Aginduaren 2. oinarriko bioekonomiaren definizioa?
(1.000 karaktere gehienez, zuriuneak barne).
Zergatik betetzen du proiektuak Aginduaren 2. oinarriko berrikuntzaren definizioa?»
baina hau esan behar du:
«1.– Bete beharreko baldintzak.
Zergatik betetzen du proiektuak Aginduaren 2. oinarriko berrikuntza-definizioa?
(Gehienez 1.000 karaktere hutsuneekin)».
2023/4065 (39/36) orrialdean,
hau dio:
«10.– Proiektuaren helburuak bioekonomiaren arloko Estatuko eta nazioarteko politiken eta estrategien helburuen ildo beretik joatea.»
baina hau esan behar du:
«10.– Proiektuaren helburuak ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloko Estatuko eta nazioarteko politiken eta estrategien helburuen ildo beretik joatea.».
2023/4065 (39/37) eta 2023/4065 (39/38) orrialdeetan,
hau dio:
(Ikus .PDF)
baina hau esan behar du: