181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4365
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2023rako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren testuan (abuztuaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena, 162. zenbakian). Agindu horren bidez onartzen dira 2023rako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak. Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen.
Aginduaren aurkezpenean, 2023/4037 (37/2) orrialdean,
hau dio:
«Gainera, deialdi honetan egokitzat jo da behi-, ardi- eta zaldi-aziendak kudeatzeko teknologia berriak txertatzeko laguntza ematea, desagertzen ari den figura tradizional baten aurrean ofizio bat mantentzeaz gain, hainbat jatorritako baliabide naturalen larratzea optimizatu ahal izateko (haraneko belardiak udaberrian eta udazkenean; mendiko herri-belardiak udan; uztondoak udan zereala bildu ondoren; erabilera publikoko mendia udazkenean eta neguan, basoko larratzearen bidez, etab.), urtean zehar hainbat unetan erabilera egokituz, ingurumena hobetzeko bokazioarekin oso lotuta.»
baina hau esan behar du:
«Gainera, deialdi honetan egokitzat jo da behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-aziendak kudeatzeko teknologia berriak txertatzeko laguntza ematea, desagertzen ari den figura tradizional baten aurrean ofizio bat mantentzeaz gain, hainbat jatorritako baliabide naturalen larratzea optimizatu ahal izateko (haraneko belardiak udaberrian eta udazkenean; mendiko herri-belardiak udan; uztondoak udan zereala bildu ondoren; erabilera publikoko mendia udazkenean eta neguan, basoko larratzearen bidez, etab.), urtean zehar hainbat unetan erabilera egokituz, ingurumena hobetzeko bokazioarekin oso lotuta.»
3. oinarrian, 2023/4037 (37/6) orrialdean,
hau dio:
«3c.– Abeltzaintza-ustiategientzako laguntzak, behi-, ardi- eta zaldi-aziendaren geolokalizazioko lepokoak eta itxitura digitaleko eskuratzeko.»
baina hau esan behar du:
«3c.– Abeltzaintza-ustiategientzako laguntzak, behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-aziendaren geolokalizazioko lepokoak eta itxitura digitaleko eskuratzeko.»
4. oinarrian, 2023/4037 (37/7) eta 2023/4037 (37/8) orrialdeetan,
hau dio:
«3.– 3. oinarriko 3c lerroan adierazitako proiektuen laguntzetarako, onuradunek behi-, ardi- eta zaldi-azienden abeltzaintza-ustiategien titular izan beharko dute, baldin eta ustiategia Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egoteko baldintza betetzen badute (urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuaren bidez sortua, nekazaritzako lehen mailako ekoizpenean higiene-arloko erkidegoko araudia aplikatzeko baldintzak arautzen dituena), edo, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta badago (Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzko irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren bidez sortua); eta, bigarrenik, lau baldintza hauetako bat betetzen badute:»
baina hau esan behar du:
«3.– 3. oinarriko 3c lerroan adierazitako proiektuen laguntzetarako, onuradunek behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-azienden abeltzaintza-ustiategien titular izan beharko dute, baldin eta ustiategia Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egoteko baldintza betetzen badute (urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuaren bidez sortua, nekazaritzako lehen mailako ekoizpenean higiene-arloko erkidegoko araudia aplikatzeko baldintzak arautzen dituena), edo, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta badago (Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzko irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren bidez sortua), eta, bigarrenik, lau baldintza hauetako bat betetzen badute:»
8. oinarrian, 2023/4037 (37/14) orrialdean,
hau dio:
«9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN, IFK, bere zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak, eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik gabe, haiek berariaz aurka egiten diotenean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo dokumentua aurkeztu beharko dute. Hori guztia Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari dagokionez. Era berean, behi-, ardi- eta zaldi-aziendako ustiategi-titularrei lepokoak eskuratzen laguntzeko, ofizioz egiaztatuko ditu erregistroko datuak eta 2022ko eskabide bakarrean zenbatzen diren animaliak.»
baina hau esan behar du:
«9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN, IFK, bere zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak, eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik gabe, haiek berariaz aurka egiten diotenean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo dokumentua aurkeztu beharko dute. Hori guztia Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari dagokionez. Era berean, behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-aziendako ustiategi-titularrei lepokoak eskuratzen laguntzeko, ofizioz egiaztatuko ditu erregistroko datuak eta 2022ko eskabide bakarrean zenbatzen diren animaliak.»
III. eranskinean - Digitalizazioa 2023 diruz lagun daitezkeen EJSN-en zerrenda, 2023/4037 (37/36) orrialdean:
hau dio:
«11.– Edarien fabrikazioa.
461.– Nekazaritzako lehengaien, bizirik dauden animalien, ehungintzako lehengaien eta erdi landutako produktuen merkataritzako bitartekariak.»
baina hau esan behar du:
«11.– Edarien fabrikazioa.
31.– Altzarigintza.
461.– Nekazaritzako lehengaien, bizirik dauden animalien, ehungintzako lehengaien eta erdi landutako produktuen merkataritzako bitartekariak.»