181. zk., 2023ko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4359
EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko irailaren 7ko ebazpena, kide bat oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen Ebazpenak –Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoak– hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko irailaren 7an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 7ko Ebazpena, kide bat oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.