Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4352

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak gauzatzeko laguntzen harira (Berrikuntza eta Teknologiako sailburuak emanak) –NETs Programa– arau-haustearen espedientea ireki dela.

Aipaturiko ebazpena aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen dena betetzeko.

Interesdunak 15 eguneko epea du egokitzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak edo informazioa aurkezteko, frogaldia hasi dadila eskatzeko, eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).

Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakin dezan, berarentzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala