Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4290

IRAGARKIA, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten dituena.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko akordioak interesdunei pertsonalki helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete trafikoko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2023ko irailaren 5a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

xabier auzmendi doyharzabal.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala