177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4287
EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea arautzen duen Dekretu-proiektua.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez arautzen baita balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea; proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.
Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, entzunaldiaren izapidea bete behar da herritarren legezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.
Horrenbestez, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, proiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hori guztia kontuan hartuta, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 4. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean erakustea balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea arautzen duen Dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (euskadi.eus) eta Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren egoitzan (Done Jakue hiribidea 11, 01002 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.