Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4285

AGINDUA, 2023ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irunen (Gipuzkoa) dagoen «Centro de Formación Mendibil Formazio Zentroa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Centro de Formación Mendibil Formazio Zentroa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimenaren aldaketa eskatzen baita Lanbide Heziketako beste heziketa-ziklo bat emateko.

Espediente horren izapideak araudian ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE); 955/2008 Errege Dekretua, ekainaren 6koa, Jantzigintzako eta modako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (ekainaren 24ko BOE); 138/2010 Dekretua, maiatzaren 18koa, Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (ekainaren 22ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeria. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2022-2023 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20014222 eta 013500.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Centro de Formación Mendibil Formazio Zentroa».

Titularra: Mendibil Elkarte Pedagogikoa.

Helbidea: Letxunborro hiribidea, 58.

Udalerria: Irun.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Jantzigintza eta moda» erdi-mailako heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera, aldaketaren ondoren:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

○ Ile-apainketa eta estetika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ile-apainketa eta -kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Informatika eta komunikazioak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

○ Jantzigintza eta moda, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeen irekierak eta itxierak, eta ikastetxe horien baimenen aldaketak.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala