Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4284

86/2023 EBAZPENA, irailaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin lankidetza-hitzarmena (2023-2026 aldia). sinatu duten toki-erakundeen bigarren zerrenda argitaratzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2022ko azaroaren 22an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) ezartzeko lankidetza-hitzarmenaren eredua (2023-2026 aldia) izenpetzeko baimena ematen duen erabakia onartu zuen. Hitzarmen horretan, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari agintzen zaio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hitzarmen-ereduaren testua argitaratzeko, bai eta sinatzen duten udalen zerrenda ere.

Hitzarmenaren ereduaren testua 2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (26. zk.) argitaratu zen, eta zenbait toki-entitatek hitzarmen hori sinatu zuten, behar bezala argitara eman zedin. 2023ko martxoaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63. zk.) argitaratu zen Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean 2023-2026 aldirako ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuten toki-entitateen zerrenda.

Beste toki-entitate batzuek ere sinatu dute geroago hitzarmen hori, eta, beraz, behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekiko lankidetza-hitzarmena (2023-2026) sinatu duten toki-entitateen bigarren zerrenda, Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 11KO 86/2023 EBAZPENARENA

Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin lankidetza-hitzarmena (2023-2026) sinatu duten toki-entitateen zerrenda:

Arrigorriaga

Astigarraga

Durango

Eibar

Erandio

Getaria

Gorliz

Hondarribia

Irun

Iruña Oka

Legazpi

Oñati

Orio

Sondika

Ugao-Miraballes

Urretxu

Zalla

Zamudio

Zierbena


Azterketa dokumentala