Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4281

EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko diren Gurenet atarian prozedura hauetan emandako ebazpenak: Ertzaintzako lanpostuak betetzea izendapen askearen bidez eta merezimendu espezifikoen lehiaketaren bidez (C247, C248 eta C249) eta merezimendu orokorren lehiaketaren bidez (C250).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horien bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdiak onartu eta argitaratzen dira–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkiguten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2023ko uztailaren 14an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 13ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak lanpostuetara atxikitzen dituena.

Bigarrena.– Argitara ematea 2023ko uztailaren 21ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 1. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoa.

Hirugarrena.– Argitara ematea 2023ko uztailaren 21ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 2. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoa.

Laugarrena.– Argitara ematea 2023ko uztailaren 28an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 27ko Ebazpena, akats materialak zuzentzen dituena 2023ko uztailaren 21eko Ebazpenean, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 2. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoan.

Bosgarrena.– Argitara ematea 2023ko uztailaren 26an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, akats materialak zuzentzen dituena 2023ko uztailaren 13ko Ebazpenean, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak lanpostuetara atxikitzekoan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala