Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2023ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4280

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 22koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarriko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2023ko ekainaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearen Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2019ko abenduaren 20an eman zuen Ebazpenak –Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearen Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurararen deialdiari buruzkoak– hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honakko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko ekainaren 21ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko ekainaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearen Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala